Bizkaia sexu aniztasunaren alde.

Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen Askapenaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela-eta, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi dute; 2011. urtean, adinekoak dira kanpainaren gai nagusia. Helburua da adinekoak animatzea familia-bizitzan izan behar dituzten eskubideez gozatzea bikotearen barruan, eskubide horiek hainbat urtetako aldarrikapenaren ondorioz lortu baitira.

Hori dela eta, erakunde biek adierazpen instituzional bat izenpetu dute; haren bidez, lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideen zapalkuntza gaitzesten dute eta beren konpromisoa berresten dute gizartean beharrezkoak diren aldaketak gerta daitezen, aldaketa horiek funtsezkoak baitira pertsona horiek berdintasun-egoera batean bizitzeko. Adierazpen Instituzionala (32 Kb.)

Gainera, sentsibilizaziorako jarduera batzuk antolatu dira, ekainaren 23an eta 28an egingo direnak. Egitaraua (892 Kb.)

Abisua

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.

Erantsitako fitxategiak:

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.