Haragijale ertainak

Parke Naturaletako tamaina ertaineko haragijaleak - 2024

  • Garduña (Martes foina) eta marta (Martes martes)): bi mustelido txiki hauek hiru Parke Naturaletan daude. Lehena eremu harritsuei lotuena, kareharri karstikoei bereziki, eta bigarrena baso menditarrei. Biak dira ohikoak, oso banatuak, eta kontserbazio-egoera onean daude. Azeriarekin eta azkonarrarekin batera haragijaleen taldea osatzen duten espezieak nahiko ugariak dira.
  • Azkonarra (Meles meles): espazioan eta zenbakietan ondo irudikatutako espezie oportunista hiru Parke Naturaletan. Kontserbazio-egoera ona.
  • Basakatua (Felis silvestris): populazio urriak baina egonkorrak eta erregularrak hiru Parke Naturaletan. Naturagune Babestu horiek funtsezko eginkizuna dute beren habitatak eta etorkizuna kontserbatzeko; izan ere, Ordunteko KBEarekin batera, Bizkaiko populazioaren gune nagusia dira. Garrantzitsua da jarraipena egitea, Bizkaian espezie arraro baten gaur egungo egonkortasuna berresteko.
  • Jineta (Genetta genetta): espezie arrunta Bizkaiko beste zonalde batzuetan, batez ere kostaldean, ibai-inguruneetan eta behealdeetan. Hala ere, Parkeak inguru menditarrekin bat datoz, eta hor oso espezie arraroa bihurtzen da. Baliteke espeziearen berezko eskakizun ekologikoek eragin izana egoera hori.
  • Ipurtatsa (Mustela putorius): kasu honetan oso espezie urria eta arraroa da, bai Parke Naturaletan, bai Parke Naturaletatik kanpo. Bere egoera oso ezegonkorra eta kaltegarria da, nahiz eta egoera horretara eraman duten arrazoiak ezagutzen ez diren. Armañonen ez dugu oraindik antzeman, haragijaleen 400 kontaktu baino gehiago pilatu arren. Garrantzitsua da haren jarraipena egitea, haren banaketa zehatz ezagutzeko eta egoera kritiko eta arriskutsura eramaten duten faktoreak argitzen direnean jardun ahal izateko.

Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemara jo dezakezu informazioa zabaltzeko.