Zirgari Sariak 2020

Bizkaiak gure lurraldean berdintasunaren alde eginiko lana aitortu die pertsona eta erakunde hauei: Milagros García Crespo Ekonomia Zientzietako doktorea (kategoria: ohorezko saria), Abogadas por la Igualdad emakume-taldea (kategoria: emakumeenganako indarkeriaren aurkako saria), Ellacuría fundazioaren Torre de Babel ekimena (kategoria: ahalduntzearen eta balio-aldaketaren saria) eta Portugaleteko Aisialdi Sarea (kategoria: herritar aktiboentzako saria.
Gaur, martxoak 6 (ostirala), Bilboko Kale Nagusian dagoen BBK aretoan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako Zirgari sariak banatu dira, Emakumeen Nazioarteko Eguna baino bi egun lehenago. Galan, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak eta Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako zuzendariak hartu dute parte.
Pertsona eta erakunde irabazleek sari fisiko bat jaso dute: Dora Salazar eskultorearen pieza bat. Eskultura horrek gogora ekartzen du zirgariek egiten zuten lana: ontziak arrastatzea itsasadarrean, beren indarraz soilik baliaturik.
Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak, bere mintzaldian, Milagros García Crespo aipatu du, ohorezko saria jaso duena, esanez aitzindari izan dela arlo guztietan edo ia guztietan
. Izan ere, curriculum zabala du sarituak: Ekonomia Zientzietako doktorea Bartzelonako Unibertsitatean; Espainiako Ekonomia Fakultate bateko dekanoa; Eusko Jaurlaritzako sailburua; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidentea, edo Kontuen Auzitegiko kontseilari eta presidentea, besteak beste.
Eta bada beste kontu bat, beraren curriculumean jasota egon ez arren, nire biografian badagoena: alegia, mutil koskor batentzat lehen erreferentea izatea Mundakako udaldietan. Ahaldun nagusi honen lehen erreferentea
, gehitu du.
Rementeriak esan duenez, Milagros García Crespok eta beraren izebak, ondo ezagutzen zuten elkar
. Sabinak taberna bat zuen, eta, egunkaria ere bertan saltzen zenez, gorde egiten genion. Lagunak ziren, berbetan jarduten zuten, eta, gero, izekok ari buruz berba egiten zidan. Ze garrantzitsua zen ikastea, jakitea, inoren beharrik ez izatea, besteek dakitenaren beharrik ez izatea, nork bere ahotsa izatea, dena delakoa, baina norberarena
, azaldu du
Bere aldetik, Teresa Laespada Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatuak adierazi du zirgaren sinboloak batu egiten gaituela emakume zirgari haiekin, eta emakume haiek ausartak ziren, borrokatu zuten eta bidea erakutsi ziguten, berdintasunaren defentsaren lekukoa eman ziguten; haiek zabaldu zuten bidea, asko borrokatuta eta oinaze handiak pairatuz
. Era guztietako emakumeak ziren, izugarri indartsuak. Haiei zor diegu guk orain garena izatea
, azpimarratu du.
Lan asko dago oraindik egiteko, zeren eta feminismoak zailtasun eta mehatxu berriei erantzun behar baitie. Feminismoak, bere tradizioari eutsi, eta eztabaida irekiak berreskuratu behar ditu, ikusmolde eta iritzi ezberdinak errespetatuz eta ulertuz. Sororitatea. Erdietsi nahi ditugun aldaketak ez dira azkar gertatzekoak, sakonak baizik, eta merezi du arazo konplexuei konponbide errazik ez bilatzea
, gehitu du.
Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako zuzendariak, berriz, esan du ezin ukatuzkoak
direla berdintasunaren arloan egin diren aurrerapenak eta baduela horretan zerikusirik Bizkaiak berdintasunaren alde eginiko ibilbideak
. Izan ere, parte izan dugu eta parte dugu desberdinkeriak artezten jakin duen ekosisteman, eta harrotzeko modukoak dira, hain zuzen ere, gure historian zehar egin ahal izan ditugun ekarpenak, funtsezkoak izan baitira
, azaldu du.
BBKren barruan, duela zenbait hilabete eguneratu dugu gure plan estrategikoa, eta, dakizuenez, egitasmo horretan gauzatzen ditugu gure etorkizuneko ikuspegia eta apustuak. Horixe dugu aurrera egiteko ibilbide-orria, Bizkaia inklusiboago baren zerbitzura jarduten jarraitzeko dugun tresna, aukera-berdintasuna bermatu ahal izateko. Etapa estrategiko horretan, berdintasuna gure —kanpo zein barruko— jarduera guztiaren erdigunea da, eta, horren bitartez, gizartearen eskaera jakin batzuetan jarriko dugu arreta, bereziki, tresna eta baliabide berriak eskaini nahi dizkiegu-eta, eraldaketa sozial bizkortu, eta gizon-emakumeen arteko berdintasuna bermatzeko
, gehitu du.
OHOREZKO SARIA
Epaimahaiak Milagros García Cresporen ibilbide ikaragarria aintzatetsi nahi izan du: erreferente bat da emakume guztientzat, unibertsitatearen barruko eta kanpoko ekonomiaren ezagutzaren arloan aitzindari gisa, ibilbidea urratu eta taxutu baitu bere irakaskuntzaren eta doktorego-tesien zuzendaritzarekiko konpromisoaren bidez.
Garcia Crespo Bartzelonako Unibertsitatean Ekonomia Zientzietan doktoratu zen lehen emakumea izan zen, eta Espainiako Ekonomia Fakultate bateko lehen emakume dekanoa. Eusko Jaurlaritzako sailburu (1987-1989), Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakari (1989-1991) eta Kontu Auzitegiko lehendakari (1992-2001) izan zen.
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKOA
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako kategorian, Abokatu Talde baten lana aitortu nahi izan da. Abokatu horiek, demokraziaren lehen hamarkadan, lan zaila eta funtsezkoa egin zuten emakumeen eskubideen alde eta jasaten zituzten indarkerien aurka: indarkeria fisikoa, baina baita haien askatasunen aurka egindakoa ere.
Aintzatetsi diren emakumeak ondoko hauek dira: Mercedes Agundez Basterra, Esperanza Osaba García, Mª José Carrera, Isabel Ochoa, Marta Dolado Galíndez, Felicidad Marín Marín, Begoña Hernández, Garbiñe Olealdekoa Orbe, Juana María Balmaseda Ripero eta Lucía Urbaneja.
Abokatu gisa, modu kontzientean eta kolektiboan jardun zuten emakumeen aurkako indarkeria fisiko eta psikologikoari eta gizarte-ereduak haien eskubide eta askatasunen aurka erabiltzen zuen indarkeriari aurre egiten. Emakume horien adibidea hurrengo belaunaldietako beste abokatu batzuek emakumeen eskubideen eta berdintasunaren aldeko borrokan jarraitu zuten eredu aitzindaria izan zen.
Horietako bakoitzak esparru desberdinetan jardun izan du, eta, aldi berean, eremu osagarrietan ere bai, eta, batik bat, honako gai hauetan nabarmendu da bere lana: trantsizio-aldian emakumeek dituzten sexu- eta ugalketa-eskubideen aldeko borroka; abortuaren despenalizazioa; dibortzio askearen aldeko borroka Espainian; adingabeen eskubideen defentsa; emakumeen eskubideen aldarrikapena lan-arloan; preso dauden emakumeen egoera duintzea; modulu psikosozialak sustatzen eta abian jartzen parte hartzea, eta, modu orokorragoan, justizia arloan genero-ikuspegia txertatzea.
AHALDUNTZEA ETA BALIOAK ALDATZEA
Ellacuría Fundazioaren "Torre de Babel" programak Zirgari saria jaso du Ahalduntzeari eta Balioak Aldatzeari dagokion kategorian, ahultasun-egoeran dauden emakumeei laguntzeko eta ahalduntzeko egindako lanagatik, batez ere emakume migratuei, arrazakeriaren zioz bazterturik dauden emakumeei eta lan-baldintza eskasetan daudenei dagokienez.
Topaketa- eta ahalduntze-talde honek ia 12 urteko ibilbidea du, eta bertan, emakume migratu askorentzat erreferentziazko eta indargune gisa finkatu da. Etxeko eta zaintzako emakume langileak dira, zaurgarritasun-egoeran direnak, eta larunbat arratsaldero biltzen dira hiru giza eta gizarte-dimentsio lantze aldera: emakume migratuen eta autoktonoen arteko ahizpatasuna ezartzea eta indartzea, ahalduntzea eta eremu publikoan haien ikusgarritasuna aintzatesteea eta sustatzea.
HIRITARTASUN AKTIBOA
Herritartasun Aktiboaren arloan, Portugaleteko Aisialdi Sarea aintzatetsi da, hainbat eremutatik sareak eraikitzen eta lurraldeko kapital soziala indartzen egindako lanagatik.
Portugaleteko Aisialdi Sarea Portugaleteko haur, nerabe, gazte eta familia komunitate kolektiboei arreta ematen dien erakundea da. Horretarako, emakumeak ahalduntzea helburu duten hainbat proiektutan parte hartzen du eta proiektuak garatzen jarduten du, ahalak eta jakintzak barneratzea sustatuz, emakumeei beren eskubideak aldarrikatzeko eta beren autonomia eta parte-hartzea sustatzeko aukera emango dietenak.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren Zirgari Sariek 6.000 euroko zuzkidura ekonomikoa dute, Ohorezko sariak izan ezik, sari honek ez baitu ezelako diru-hornidurarik.
Aurten, herritarrek aurkeztutako 60 hautagaitza baino gehiago jaso dira, berriz ere parte hartze aldera irekita zegoen prozesu batean, eta, jaso diren proposamenen maila ikusita, parte hartze horrek Bizkaiko gizarteak berdintasunaren alde hartzen duen konpromisoa berresten du. Berdintasunaren aldeko Zirgari Sarien bost edizioetan 150 hautagaitza baino gehiago jaso dira.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.