2026-27 prestakuntzaren programazioa

Familia-jardunaldia: Adopzio plusa: elkartzen diren istorioak, sendatzen duen zaintza

  • Norentzat: 0-20 urte bitarteko seme-alaba adoptatuak dituzten Bizkaiko familia guztientzat.
  • Eguna: 2026ko apirilak 25.
  • Ordutegia: 10:00-14:00.
  • Lekua: Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma.
  • Hizlariak:
    • Daniel Betancor Pérez. Psikiatra, psikoanalista eta neurozientzietan doktorea. Lidergoko eta Erakundeetako aholkularia ITER-CPLOn.
    • Karmele Díez. Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Haurren Garapen eta Gizarte Pediatria Ataleko arduraduna.
    • Javier Gutiérrez. Bizgarri elkarteko familia-hezitzailea.
    • Elene Mengyu Larrinaga Bilbao. Zinemagilea.
  • Haur eta nerabeentzako jarduerak, adopzioarekin zerikusia dutenak. Hitzaldiekin batera eta adopzioan adituak diren teknikariek egingo dituzte.
  • Programa
  • Izen-ematea: Epea itxita.

Adopzioa aldez aurretik ulertu eta lagundu beharreko istorio baten gainean eraikitzen da.

Adopzioa begirada kontziente, enpatiko eta errespetuzkoaren bidez lantzea proposatzen da. Begirada integratzailea, bere aparteko ahalmena balioetsiko duena eta sendatzeko, hazteko eta lotura seguruak sortzeko aukera gisa ikusiko duena. Honako begirada hauek landuko dira:

  • Zaintza fisikoa.
  • Zaintza emozionala.
  • Hezkuntza-kudeaketa.
  • Adoptatuen beharrak eta bizipenak.

Adopzio familien zaintzaile-zeregina ulertzeko, partekatzeko eta indartzeko gunea.

1. tailerra: Adopzio-nerabezaroak gaur

  • Norentzat: 10-15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.
  • Datak: 2026ko maiatzak 14, 21 eta 28, ostegunak. 17:30-19:30
  • Lekua: Madariaga etorbidea 1, 4. Deustu - Bilbo
  • Izen-ematea: epea itxita.

Nerabezaroa aldaketaz, zalantzaz eta kontraesanez betetako etapa da, eta konplexutasun handiagoa izan dezake adopzioz familietan.

Tailerrak, gaur egungo gizartean adoptatuen nerabezaroa hobeto ulertzeko, kezkak partekatzeko eta etapa honetan ager daitezkeen zailtasunei buruz hausnartzeko gunea eskaintzen du.

Gainera baliabide eta gako praktikoak emango dira, familiek euren seme-alabak hurbiletik eta errespetuz lagundu ahal izateko.

2. tailerra: Nerabezaroa: helduarora bidean

  • Norentzat: 16-20 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.
  • Datak: 2026ko urriak 13, 20 eta 27, asteartea, 17:30-19:30.
  • Lekua: Madariaga etorbidea 1, 4. Deustu- Bilbo
  • Izen-ematea: esteka Urriko adopzio-ondoko tailerra

Nerabezarotik helduarora jauzi egiteko prestaketa-garaia da, aldaketa, zalantza eta kontraesan garrantzitsuek markaturik dagoena.Konplexuagoa izan daiteke adopzio familiarentzat.

Tailerrak espazioa eskaintzen du bizi-tarte hori hobeto ulertzeko, kezkak partekatzeko eta prozesu horretan ager daitezkeen zailtasunak hausnartzeko. Baliabide eta gako praktikoak emango dira familiak seme-alabak lagundu ahal izateko, hurbiletik, errespetuz eta euren beharretara egokituz.

Adopzio familien eskola

  • Norentzat: 0-10 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.
  • Datak: Hilean behin, astelehena, 17:00-19:00.
    • 2026/10/19. Adopzioa gurasotasuna lortzeko modu gisa: zer da adoptatzen duten gurasoen "plusa"?
    • 2026/11/16. Atxikimendua eta segurtasun afektiboa: definizio erraza, baina erantzun zaila.
    • 2026/12/21. Nola antzeman eta ulertu seme-alaba adoptatuen emozio zailenak.
    • 2027/01/18.Familia afektuen erregulatzaile gisa.
    • 2027/02/15. Jatorrizko familia adopzioan.
    • 2027/03/15. Bizitza-historia. Zer esan eta zer erantzun?
    • 2027/04/19. Eskola: Erronka adoptatzen duten familia askorentzat.
    • 2027/05/17. Itxuraz kontraesankorrak diren emozioak familietan: hau zergatik da beharrezkoa?
  • Izen-ematea: esteka Adopzio familia eskola

Informazio gehiago

Bizkaian Adopzioa Sustatzeko Programa

  • Madariaga etorbidea 1, 4. 48014 Bilbo (Deustu)
  • Tfnoa. 94 447 05 47 Faxa: 94 447 77 21
  • adopcion@agintzari.eus

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.