Aurkezpena

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da Xertatu, hain zuzen Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE) Bizkaiko enpresa txikietan eta ertainetan sustatzeko.

EGE eragile ahaltsua da baldin eta gure enpresak gizarte bidezkoagoa eta iraunkorragoa izateko lagungarriak izatea nahi badugu, eta aldi berean, enpresen epe luzerako lehiakortasuna eta biziraupena ziurtatzen badute. Enpresa askok, bereziki enpresa handiek, EGEren alde egin dute, benetan lortu diren aurrerapenen gaineko eztabaida badago ere. Hala ere, EGE oso ezezaguna den kontzeptua dugu oraindik, batez ere ETEen artean; izan ere, enpresa-sarean nagusiak dira ETEak, ez bakarrik enpresa kopuruaren aldetik, baizik eta, jakina, enpleguan eta sortutako balioari dagokionez ere.

Horregatik, enpresei EGEn ahalmenari buruzko informazioa ematea izan du ardatz xertatuk, baita enpresaren eguneroko jardunean EGE gauzatzeko tresnak enpreson esku jartzea ere. Dibulgazio eta ikerketa jarduera asko egin dira, baita argitalpen asko sortu ere. Baina ahaleginik handienak enpresei laguntzera bideratu dira EGEn etengabe hobetzeko metodologia erabiliz: xertatu:adi.

Ikuspegia

  • EGE enpresa kulturan eta estrategian: Enpresa kulturatzat hartzen dugu EGE, eta horrek berekin dakar EGE enpresaren estrategian txertatzea kudeaketaren bikaintasuna lortzeko testuinguruan.
  • EGE, berrikuntza eta lehiakortasuna: Bizkaiko enpresen berrikuntzara, bereizketara eta lehiakortasunaren hobekuntzara bideratzen dugu EGEren aldeko gure lana, uste sendoa baitugu EGEren jardunak etekinak -uki daitezkeenak eta ukiezinak- dakarzkiela enpresei.
  • EGE eta eskualde garapen iraunkorra: Garapen iraunkorrean duten eginkizunaz jabearazi nahi ditugu enpresak; izan ere, gizarte mailan egituraturik dagoen eta ingurumena zaintzen duen ingurua atsegina da bizitzeko eta egokia negozioak egiteko.

2003. urtetik hona jardunez beteriko bidea egin du xertatuz, eta, horren ondorioz, Bizkaiko milaka enpresek ezagutzen dute EGE eta 200 enpresak baino gehiagok xertatu:adi metodologia erabili dute.