Industrialdeetako Programa. 2.Arloa: Industrialdeetako inbertsioak.

ZER LAGUNTZEN DA DIRUZ?

Industrialdearen Jarduketa Planean aurreikusitako inbertsioak egitea, jarduketak egingo diren industrialdeko enpresa-taldeen eta industrialdea kokatuta dagoen toki-erakundearen artean adostuta.

  • Espazioak eta oinarrizko zerbitzuak (ura, zaborra, argiteria, bide-sarea, eta abar) hobetu eta egokitzeko obretan inbertitzea..
  • Industrialderako balio erantsiko zerbitzuetan (konektibitatea, segurtasuna, seinaleak, haurtzaindegia, eta abar) inbertitzea.
  • Energia-efizientzian, ingurumen-hobekuntzan, energia berriztagarrietan, mugikortasunean eta irisgarritasunean inbertitzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen onartutako gastuaren % 60 izango da toki-erakundeentzat eta 70 jabeen eta/edo errentarien elkarteentzat. Dirulaguntzaren zenbateko osoa ezin da izan 90.000 euro baino handiagoa erakunde onuradun bakoitzarentzat.

Erakunde onuraduna Enkarterri, Meatzaldea, Ezkerraldea, Aiaraldea, Debabarrena, edo Busturialdea eskualdeetan badago, dirulaguntza diruz lagundu daitekeen onartutako gastuaren % 70 izango da toki-erakundeentzat eta % 80 jabeen eta/edo errentarien elkarteentzat. Kasu horretan, dirulaguntzaren zenbateko osoa ezin da izan 100.000 euro baino handiagoa erakunde onuradun bakoitzarentzat.

NORENTZAT?

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeak.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatutako industrialdeetako jabeen eta/edo errentarien elkarteak, haien izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, mantentze- eta zaintza-lanetako erakundea, etab.).
  • Onuradun izango dira, halaber, industrialdearen garapen mailakatu eta progresiboaren ondorioz sortutako industrialdea baino eremu txikiagoko eremuak ordezkatzen dituzten elkarteak.

Dirulaguntza hau eskuratu ahal izateko, elkarteek Jarduketa Plan bat izan behar dute industrialdea kudeatu, zaindu eta hobetzeko, toki-erakundeak eta elkarteak berretsia, baita Lankidetza-akordio bat ere.

Horrez gain, elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte: legez eratuta egotea; funtzio nagusia industrialdea kudeatu, zaindu eta hobetzera bideratutako jarduerak izatea; industrialde batekoa izatea, Bizkaian kokatutakoa; jabetza pribatukoa izatea industrialdearen azalera osoaren % 50 baino gehiago edo azalera eraikiaren % 50 baino gehiago, eta, gutxienez, industrialdean kokatutako 10 enpresatara elkartuak izatea.

ESKAERAK

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 17ko 08:30etik 2026ko uztailaren 3ko 13:30era
  • Aurkezteko lekua: Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtuala. Horretarako, sinadura elektronikoa behar da (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.), edo, bestela, B@kQ ziurtagiri elektronikoaren bitartez sartu behar da. B@kQ ziurtagiria gure bulegoetan eska daiteke, Orueta Apezpikua kaleko 6an.

DOKUMENTUAK:

Beste dokumentu batzuk:

2025 JUSTIFIKAZIOAK

  • Gauzatzeko epea: Diruz lagundutako inbertsioak 2024ko abenduaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean hasi eta amaitu beharko dira.

  • Justifikazioa aurkezteko azken eguna: 2026ko urriaren 31.

  • Aurkezpena Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez. Horretarako, sinadura elektronikoa (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.) edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa (Orueta Gotzainaren gure bulegoetan eskuratu ahal izango da).

2025 DOKUMENTUAK

2025 Beste dokumentu batzuk:

Dirulaguntzen onuradunek betekizunak era betebeharrak betetzea era mantentzea

Argibide gehiago:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.