Deskribapena

Liztor asiatikoa. Relax eta deitu udaletxera.

Vespa velutina edo liztor asiarrak gorputz gehiena beltza eta marroi iluna dauka, marrazki hori eta laranja gutxi batzuekin.

Erraz ezagutzen da, hain iluna den liztortzar bakarra delako Europan: helduek gaztaina kolore iluna dute, eta urrunetik ikusita habiaren inguruko orban ilunak dirudite.

Aurrez begiratzen bazaio, liztor asiarraren burua laranja da, eta hankak, muturreko zatian, horiak dira.

Tamainari dagokionez, espezie autoktonoa (Vespa crabro) baino txikixeagoa da.