EZTABAIDA-FOROA: HERRITARREN AKTIBAZIOA ETA BOLUNTARIOTZA

Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendaritza nagusiak herritarren aktibazioa eta boluntariotzari buruzko Eztabaida-Foroa egin du. BFAk parte-hartzea bultzatzen du, gizarte zibila sektore publikoaren zereginetan inplikatzeko bide gisa, zerbitzu publikoak hobetzeko.

2020ko azaroaren 10ean, Bizkaiko Foru Aldundiak Gizartearen eta Herritarren Partaidetzarako Bigarren Foru Plana onartu zuen. Planaren jarduera-ildoen artean dago pixkanaka demokrazia deliberatiboko elementu berriak sartzea.

Esparru horretan, Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zuerbitzu Digitalen zuzendaritza nagusiak herritarren aktibazioa eta boluntariotzari buruzko Eztabaida-Foroa egin du. BFAk BizkaiaGara programaren bitartez helburutzat dauka herritarren parte-hartze aktiboaren bidez gure lurraldea hobetzen lagundu nahi duten gizarte-eremu guztietatik (ingurumena, kultura, gizartea, aldaketa demografiko kirola...) eta eragile guztietatik (erakundeak, kolektiboak, enpresak, erakundeak, pertsonak, ikastetxeak eta unibertsitateak) bultzatutako proiektuak aktibatzea, babestea eta konektatzea.

Horrela, bat gatoz ELGEko Kontseiluak Gobernu Irekiari buruz emandako gomendioekin eta Batzordeak Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari Europako Demokraziarako Ekintza Planari buruz egindako jakinarazpenarekin.

Eztabaida-foroak herritarrek parte hartzeko tresna aurreratua dira. Bertan, aukera-berdintasunaren printzipiotik aukeratutako pertsona-talde bat biltzen da gogoeta egiteko eta gomendio batzuk egiteko interes publikoko gai bati buruz. Herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza-ariketa da, politika eta zerbitzu publikoak hobetzera bideratua.

PROZESUA

Herritarren aktibazioa eta boluntariotzari buruzko Eztabaida-Foroa martxoaren 16an egin da, larunbatean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Foro horretan 32 pertsonak parte hartu dute, 18 gizonezkok eta 14 emakumezkok, Bikaitarren Sarea osatzen duten pertsonen artean hautatuak. Parte-hartzaileek Lurralde Historikoko eskualdeak ordezkatzen zituzten, baita adin-tarte desberdinak ere.

Adituen ardurapeko informazioa eta parte-hartzaileen talde-eztabaida konbinatu dituzten hainbat dinamikaren inguruan antolatutako lan-jardunaldi baten ondoren, Eztabaida-Foroak 25 gomendio zehatz adostu ditu Bizkaiko Foru Aldundian partaidetzari buruz. Gomendio horiek Bizkaiko Foru Aldundiak aztertu eta baloratu beharko ditu, eta behar bezala arrazoitu beharko du gomendio horietakoren bat ez onartzea, aplikatuko ez bada.