Informazio gehiago: Katastroa

Ohiko galderak

Sor daitezkeen ohiko zalantzetako batzuk bildu ditugu. Eta gaika multzokatu ditugu, argitu nahi duzun zalantza errazago aurki dezazun.

Gai orokorrak

  • Zatiketa horizontaleko eskriturak lursail bakoitzari lurzati osoan esleitzen dion ehunekoa da. Ehuneko hori bat etor daiteke eraikineko elementu komunetan (eskailerak, teilatua, igogailua, fatxada eta abar) daukan partaidetzarekin.

  • Katastroko elementua katastroko informazioa eta balioa dakartzan erreferentzia-unitatea da, hau da, ondasun higiezin jakin bat osatzen duen zati bakoitza, ezaugarri fisiko, funtzional, administratibo edo juridikoengatik bereiz daitekeena.

    Ondasun higiezin bakoitza katastroko elementu batek edo gehiagok osatzen dute. 

    Katastroko elementu bakoitza katastroko erreferentzia bakar eta iraunkor baten bidez identifikatuko da.

  • Ondasun higiezinak elementutan banatzen dira (katastroko informazioaren eta balioaren erreferentzia-unitatea). Horrela, hiri-ondasunek osa dezakete oso-osorik ondasun higiezin bat, landa-ondasunek oso-osorik edo, bestela, hiri-ondasunek eta landa-ondasunek osa dezakete.

    • Hiri-ondasun higiezinak:
      • Hiri-lurzorua
      • Hiri-eraikuntzak, hau da, landa-eraikuntzatzat sailkatu ez diren eraikuntza guztiak.
    • Landa-ondasun higiezinak:
      • Hiri-lurzoruaren kalifikazioa ez duen lurzorua. 
      • Landa-eraikuntzak, hau da, nekazaritzako, abeltzaintzako, arrain-hazkuntzako eta basogintzako eraikinak eta instalazioak, anda-lursailetan daudenak eta jarduera garatzeko beharrezkoak direnak. Salbuespenak dira bizitegi- edo turismo-erabilerako elementuren bat duten eraikinak. Era berean, salbuespenak dira ezaugarri bereziak dituen ondasun higiezin batean txertaturiko lurzoruak eta eraikuntzak.
    • Ezaugarri bereziak dituzten ondasun higiezinak: higiezinak ezaugarri bereziak ditu erabilera espezializatuko multzo konplexua osatzen duenean (lurzoruz, eraikinez, instalazioez eta urbanizazio- eta hobekuntza-obrez osatua). Dena dela, multzo horrek unitatea osatzen du, eta behin betiko lotuta dago batera funtziona dezan. Beraz, katastroko ondorioetarako, higiezin bakartzat eratzen da, baldin eta, gainera, multzo hauetako baten barruan badago:
      • Energia elektrikoa eta gasa ekoizteko eta petrolioa fintzeko erabiltzen direnak, bai eta zentral nuklearrak ere.
      • Presak, ur-jauziak eta urtegiak, ohea edo ontzia aintzat hartuta, ureztatzeko bakar-bakarrik erabiltzen direnak izan ezik.
      • Ordainpeko autobideak, errepideak eta tunelak.
      • Aireportuak eta merkataritza-portuak.
  • Landa-lurzoruak, hiri-lurzoruko erreferentzia berak ditu. Landa-lurzoruan ez da eraikuntzarik izaten, eta ohikoagoa da partzelei buruz hitz egitea. Eraiki gabeko lurzoruan dagoen katastroko partzela bat, gehienetan, erregistroko finka batekin bat dator, eta katastroan, erregistroko finka bat ondasun higiezin bat izaten da. Hau da, landa-partzela batek finkaren identifikazio bat izango du erregistroan eta Katastroan ondasun higiezinaren identifikazio bat (gogoratu ondasun higiezinaren identifikazioak partzelaren identifikazioari 4 posizioko zenbaki korrelatiboa gehituta eratzen direla).

    Eta landa-lurzoruetan ba al dago zenbaki finkorik? Bai, badaude, partzela zatitzen den azpipartzela bakoitzak bere zenbaki finkoa du. Azpipartzeletan banatzea Katastroak labore bakoitzari balio desberdina emateko egiten duen zatiketa "artifiziala" da (pinuak dituen lurzoru batek eta baratze bat duen lurzoru batek ez dute balio berdina). Azpipartzela horietako bakoitza elementu bat da, eta, horregatik, zenbaki finko bat du.

    Landa-partzela batean, labore desberdinez gain, eraikuntza bat balego, eraikuntza horren elementuek ere zenbaki finkoak izango lituzkete. Eraikuntzek hiri-izaera izan ohi dute, baina berariaz nekazaritzako eta abeltzaintzako lanetarako erabiltzen direnak landa-izaerakoak dira.

    Landa-partzela batean hiri-izaera duen eraikuntza bat badago, partzelaren barruan dagoen guztia, laboreak eta etxea, erregistro-finka bakarra izaten jarraitzen du. Katastrorako, ondasun higiezinaren erreferentzia bakarra izango du, eta bertatik hainbat elementu zintzilikatuko dira, batzuk hiri-izaerakoak (eraikuntzak) eta beste batzuk landa-izaerakoak.

    Partzelan banaketa horizontala badago, erregistroko finka berriak sortuko dira eta, beraz, ondasun higiezinen erreferentzia berriak.

  • Higiezin baten katastroko erreferentziak hemen kontsulta daitezke:

    1. Katastroaren web-orrian (www.bizkaia.eus/katastroa), bisore grafikoan sartuta, hainbat bilaketa-modu daude, eta ohikoenak dira posta-helbidea erabiliz edo modu grafikoan bilatzea, kontsultatu nahi dugun higiezina dagoen eraikinaren gainean zuzenean klik eginez. Ondasun higiezinen erreferentziak eta hura osatzen duten elementuena (zenbaki finkoak) kontsulta daitezke.
    2. Ogasun eta Finantza Sailaren jendaurreko arretaren laguntza eskatuta, telefonoz edo aurrez aurre, hitzordua eskatuta.
    3. Higiezinen jabetza-eskrituretan erantsita etorri ohi da, eskrituren amaieran, katastroko ziurtagiria, erreferentziak jasotzen dituena.
    4. OHZren ordainagirietan ondasun higiezina osatzen duten elementuetako baten erreferentzia agertzen da.

    Higiezinaren jabeak bagara eta identifikazio elektronikoa badugu, Katastroko Bulego Birtualera sar gaitezke, modu mugatuan, gure ondasunen ziurtagiri bat lortzeko. Ziurtagiri horretan, ondasunon erreferentziak agertuko dira. Higiezin bakoitzaren banako ziurtagiria eta eskubideren bat daukagun higiezin guztien ziurtagiri kolektiboa eskuratu ahal izango dugu.

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauaren 6. artikuluan jasotzen diren katastroko elementuak identifikatzen dituen katastroko erreferentzia bakarra eta iraunkorra da; oro har, 9 posizioko kode bat izango da eta zenbaki finkoa deituko da.

    Adibidea: N9564183K

  • Katastroko lurzatiak 12 posizioko erreferentzia baten bidez identifikatuko dira, honako hauek osatuta:

    • udalerriaren identifikazio-kodeak (3 posizio)
    • udalerriko poligono bakoitzeko kodeak (4 posizio)
    • 5 posizioko kode bat, lursail bakoitza poligonoaren barruan identifikatzen duena.

    Katastroko lurzatiak, era berean, azpilurzatitan banatu ahalko dira, ageri diren lurzoruaren izaeraren edo erabileraren arabera. Azpipartzelen katastroko erreferentzia 14 posizioko erreferentzia batek osatuko du, azpipartzela dagoen lurzatiaren erreferentziari beste 2 posizioko kodea gehituta.

    Eraikuntzak identifikatzeko, berriz, 17 posizioko erreferentzia bat erabiliko da, eraikina kokatuta dagoen azpilurztiari 3 posizioko kode bat gehituta.

  • Ondasun higiezinaren identifikatzaileak ondasun higiezin bakoitza osatzen duten katastroko elementuen multzoa bilduko du, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauaren 6. artikuluak xedatzen duenari jarraituz.

    Ondasun higiezinaren identifikatzailea Katastroan inskribatzean esleituko da, eta 16 posizioko erreferentzia izango da, honako hauek osatuta:

    • udalerriaren identifikazio-kodeak (3 posizio)
    • udalerriko poligono bakoitzeko kodeak (4 posizio)
    • dagokion poligonoaren barruko lurzatiaren kodeak (5 posizio)
    • 4 posizioko kode bat, ondasun higiezin bakoitzari lotutako elementuak taldekatzea ahalbidetzen duena.

    Ondasun higiezin bati ezin izango zaio, inola ere, aurretik beste bati eman zaion identifikatzailerik esleitu. Ezaugarri bereziak dituzten ondasun higiezinek, gainera, erreferentzia espezifikoa izango dute.

Katastro balioa eta balio-txostena

  • Laborantza-balio hoberena benetako labore-mota bakoitzeko balioa da, produktibitate-baldintza eta kokapen onenetan, €/m2 unitateetan adierazita.

    Balioztatze-balioa: landa-lurren gainprezioaren balioa da, hiri-lurzorutik edo lurzoru urbanizagarritik hurbil egoteagatik, €/m2 unitateetan adierazita.

    Landa-lurrak erabileraren eta motaren arabera sailkatzen dira, lurraren egiazko aprobetxamenduaren arabera.

  • Lurzoruaren eremu ekonomiko homogeneoak dira, eta hiri-higiezinen merkatuak antzeko ezaugarriak dituen eremu geografikoak mugatzen dituzte.

    Udalerri bakoitzeko balio-txostenetan, etxebizitza, industria, merkataritza eta bulegoko erabilera bereizi bakoitzeko balio-eremuak ezartzen dira, eta halakoei eremuaren oinarrizko balioa esleitzen zaie (EOB), gainerako hiri-erabileretarako oinarri gisa erabilita.

    Balio-eremuak merkatu-azterketatik ateratako datuetan oinarrituta kalkulatzen dira. Balio-eremuak merkatu-azterketatik ateratako datuetan oinarrituta kalkulatzen dira.

  • Katastro-balioa higiezinen balio fiskala da, Bizkaiko Foru Aldundiak modu objektiboan zehazten duen, Higiezinen Foru Katastroan jasota dauden datuetatik abiatuta eta udalerri bakoitzeko balio-txostenean ezarritakoaren arabera. Batik bat, zerga batzuen zerga-oinarria kalkulatzeko erabiltzen da, bereziki Ondasun Higiezinen gaineko Zergarena (OHZ).

    Balio-txostenetan jasotzen diren katastro-balioen alderdi nagusiak honako hauek dira:

    • Udalerrian duen kokalekua. Horretarako, udalerria hainbat eremu homogeneotan banatzen da, lurraren balioa edo baldintzatzaileak kontuan hartuta. Eremu horiek merkatu-azterketen emaitzetan oinarrituta ezartzen dira.
    • Katastroko azalera. (ez da azalera erabilgarria, ezta eskrituretan ageri den azalera ere).
      • Eraikuntzetan, eraikin baten perimetroko paramentuen kanpoko lerroan barruratutako azalera da, argi-patioen eta elementu komunen azalera kenduta eta terrazak eta/edo balkoiak kalkulatzeko azalera erantsita.
      • Lurzoruetan, proiekzio horizontaleko finka material baten muga hautemangarrien mugaketa teknikoa da, partzela-planoan.
    • Landa-lurzatiaren hiri-elementuaren erabilera  (bizitegia, industriakoa, merkataritzakoa...) edo labore-mota (laborantza, fruta-arbolak, berotegia...).
    • Laborearen balio hoberena (landa-ondasunak) . Laborantzaren balio hoberena (landa-elementua). Lursailaren baldintza onenetan lantzen den den laborearen balioa da. Balio horiek beherantz egin dezakete produktibitate-ezaugarriengatik edo lursailaren kokapenagatik, edo gorantz egin dezakete hiri-eremuetatik gertu egoteagatik.
    • Koefiziente zuzentzaileak. Bai hiri-balioan, bai landa-balioan, zehazten diren koefizienteek balio-galera edo igoera dakarkie lurzoruei nahiz eraikinei. Eraikuntzetan, honelako ezaugarriek dute eragina: antzinatasuna, kontserbazio-egoera edo eraikuntzaren, eta lurzoruetan, berriz, ondokoek: hiriguneetatik hurbil egotea, garaiera, malda... landa-elementuetan eta eraikigarritasuna, barne-etxebizitza bada, esaterako, hiri-elementuetan.
  • Katastro-balioak finkatzeko irizpideak, balio-eremuak, balioespenaren arau teknikoak, lurzoruaren mugaketa eta beharrezkoak diren  gainerako elementuak biltzen dituen dokumentua da.

    Bizkaiko Foru Aldundiko Katastro eta Balorazio Zerbitzuak egiten ditu, eragindako udalerriekin lankidetzan, partaidetza-organoaren bitartez (Aldundiko, dena delako udaleko eta EUDELeko talde teknikoek osatzen dute organo hori).

  • Udal bakoitzeko balio-txostenak honako orrialde honetan kontsulta daitezke, Higiezinen Balioztapena/Balio-txostena atalean: www.bizkaia.eus/katastroa 

    Era berean, Katastroko bisorea erabiliz, irudi bidez kontsulta ditzakezu bai lotutako lurzoruaren mugaketa, bai balio-eremuak, bai landa-lurrei eragiten dieten koefizienteen irudikapen grafikoa.

Esleitu beharreko gutxieneko balioa (EGB)

Titulartasuna

  • Izapide hau telematikoki edo telefonoz egin dezakezu:

    • Internet bidez:
      • Identifikazioa:
        • Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
        • Pertsona juridikoa, ondasun-erkidegoa edo beste motaren bateko erakundea bazara, aitortutako sinadura elektronikoa izan behar duzu.
      • Izapidera sartzeko:
        • Klikatu "Internet bidez izapidetu" botoian.
        • "Giltza" atalean identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara izapidea egin dezakezun orrira.
    • Aurrez aurrekoa:
      • Aurrez aurreko arreta jasotzeko, hitzordua eskatu behar duzu. Hitzordu bakoitzean, gehienez, 5 zenbaki finkori edo katastroko 5 erreferentziari buruzko kontsultak argituko dira. Katastroko erreferentzia gehiagori buruzko kontsultak egin nahi badituzu, hitzordu bat baino gehiago eskatu beharko duzu.

    Deitu, eta zure zalantzak argituko ditugu: 946 125 500

  • Ondasun higiezin baten edo edozein eskubideren (azalera, gozamena edo administrazio-emakida) jabetza indibisoa bada hainbat pertsonaren artean, katastroko titulartasuna jabekide, kide edo partaide bakoitzari esleituko zaio, dagokion kuotaren arabera.

    Eskubide horietakoren baten titulartasuna baterakoa denean, berbarako, ezkontideek irabazpidezko sozietatea edo ondasunen foru-komunikazioa dutelako, edo izatezko bikotekideek aurrekoetatik edozein ekonomia- eta ondare-araubidetzat itundu dutelako, katastroko titulartasuna biena izango da, eta erdibana esleituko zaio bakoitzari, bestelako partaidetza-kuotarik justifikatu ezean.

    Katastroko titular bat baino gehiago dagoenean, horiek ordezkari bat izendatu beharko dute. Izendapenik egin ezean, halakotzat joko da higiezinaren titulartasunaren ehunekorik handiena daukan pertsona, edo, titulartasunaren ehuneko berdin izanez gero, katastroko titularren zerrendan lehenengo agertzen dena.

  • Higiezin berak katastroko titular bat baino gehiago badu, ordezkari bat izendatu beharko dute titularrek. Izendapenik egin ezean, halakotzat joko da higiezinaren titulartasunaren ehunekorik handiena daukan pertsona, edo, titulartasunaren ehuneko berdin izanez gero, katastroko titularren zerrendan lehenengo agertzen dena.

    Ondasun higiezinen katastroko titulartasuna bi ezkontideei edo izatezko bikoteko kideei badagokie, ordezkaritza horietako edozeini eman zaiola ulertuko da, berariaz kontrakoa adierazten ez bada. 

    Gainerako kasuetan, ordezkaritza Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauan zehazten denaren arabera arautuko da. 

  • Katastroko titularrak dira pertsona fisikoak edo juridikoak, bai eta testamentu-ahalordea egikaritzeko zain dauden jaraunsleak ere, baldin eta Higiezinen Foru Katastroan alta emanda badaude, ondasun higiezin baten osotasunaren edo zati baten gainean honako eskubide hauetakoren baten titulartasuna dutelako: 

    1. Jabetza-eskubide osoa edo ez-osoa.
    2. Gozamen-eskubide erreala.
    3. Azalera-eskubide erreala.
    4. Ondasun higiezin baten edo ondasun horri atxikitako zerbitzu publikoen gaineko administrazio-emakida.

    Higiezinen Foru Katastroarekiko harremanen ondorioetarako, katastroko titularrek honako arau hauek bete beharko dituzte:

    • Higiezin bereko katastroko titular bat baino gehiago badago, ordezkari bat izendatu beharko dute titularrek. Izendapenik egin ezean, halakotzat joko da higiezinaren titulartasunaren ehunekorik handiena daukan pertsona, edo, titulartasunaren ehuneko berdin izanez gero, katastroko titularren zerrendan lehenengo agertzen dena.
    • Ondasun higiezinen katastroko titulartasuna bi ezkontideei edo izatezko bikoteko kideei hein berean badagokie, ordezkaritza horietako edozeini eman zaiola ulertuko da, berariaz kontrakoa adierazten ez bada
  • Higiezinen Foru Katastroarekiko harremanetan, katastroko titularrek Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorrean eta hura garatzeko xedapenetan aitortutako eskubideak dituzte, foru arau horretan ezarritako berezitasunak aintzat hartuta.

    Katastroko titularrek Higiezinen Foru Katastroarekiko lankidetzan jardun behar dute, eta ondasunok kudeatzeko behar diren datu, txosten edo aurrekari guztiak eman behar dizkiete, dela orokorrean, dela katastroko organo eskudunek eskatuta, erregelamendu bidez ezarritakoari jarraituz.

    Betebehar hori betetzen ez duen katastroko titularrak ezingo du egiazkotasun-presuntzioa baliatu. 

  • Katastroko titularrek nahitaez adierazi beharko dute beren titulartasuneko ondasun higiezinetan gertatzen den edozein aldaketa fisiko, juridiko edo ekonomiko.

    Titulartasuna eskualdatzeari edo zeinahi eskubide (jabetzarena, gozamenarena, azalerarena edo administrazio-emakidarena) eratzeari edo azkentzeari buruzko aldaketa juridikoak ere pertsona edo erakunde eskualdatzaileak deklaratu beharko ditu.

    Deklaratzera behartuta dauden pertsonak bat baino gehiago direnean, haietako batek betebeharra bete ondoren, guztiek bete dutela ulertuko da.

    Deklaratzeko betebeharretik salbuetsita daude ondokoak:

    • Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren edo Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako aitorpenaren edo autolikidazioaren xede izan diren ondasun higiezinen eskualdaketak.
    • Toki-erakundeek eta gainerako herri-administrazio jarduleek (udalek, foru-sailek edo beste edozein herri-administraziok) bidalitako katastro-aldaketen berri emateko kasuak eta notarioek eta jabetza-erregistratzaileek bidalitakoak, betiere ondasun higiezinen aldaketa grafikorik eragiten ez badute.
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa titulartasuna aldatzeko arrazoiaren araberakoa izango da; kasuan-kasuan, honako hau da: 

    • Dibortzioa edo banatzea: hitzarmen arautzailearen fotokopia eta epai judizialaren fotokopia.
    • Ezkontzako araubide ekonomikoa aldatzea: eskrituren fotokopia.
    • Desjabetzeak: okupazio-akta eta balio justua.
    • Azalera-eskubidea: dagokion legezko agiriaren fotokopia (eskriturak, auto judiziala).
    • Administrazio-emakida: dagokion legezko agiriaren fotokopia (eskriturak, auto judiziala).
    • Ez da inoiz titularra izan: jabetza-erregistroaren ziurtagiri negatiboa.
    • Salerosketa: eskrituren fotokopia edo titulartasun hori dakarren erregistroko inskripzioaren egiaztagiria (erregistroko kontsulta).
    • Dohaintza: dohaintza-eskrituren fotokopia.
    • Oinordetza: jaraunspena esleitu eta onartzeko legezko agiriaren fotokopia (eskriturak, auto judiziala).

    Salerosketa/dohaintza/ondorengotza kasuetan, eredu egokia aurkeztu behar da (600/651/650). Dokumentu publikoa (eskriturak) ogasunean aurkeztu baduzu, dokumentuaren erreferentzia (notarioa/protokoloa/data) edo TR/SU espedientearen erreferentzia baino ez duzu aurkeztu beharko.

  • Titularitate-aldaketa ohikoenak, salerosketaz gain, honako hauek dira:

    • trukatzeak
    • dohaintzak
    • desjabetzeak
    • enkante judizialak
    • jaraunspen bidezko eskuratzea
    • dibortzioak edo banantzeak

    Beraz, kasu horietan guztietan, titulartasun-aldaketaren aitorpena aurkezteko betebeharra dago.

    Nolanahi ere, gogoratu behar da higiezinei eragiten dieten gainerako aldaketa juridiko, fisiko eta ekonomikoen kariaz ere aurkeztu behar dela aitorpena. Honako kasu hauetan, hain zuzen:

    • Gozamenak, azalera-eskubideak edo administrazio-emakidak eratzea;
    • Ondasun higiezinak bereiztea, zatitzea, gehitzea edo elkartzea;
    • Eraikin berriak egitea, lehendik daudenak handitzea, birgaitzea eta eraistea;
    • Landa-higiezinei atxikitako laborantza-mota edo aprobetxamendua aldatzea;
    • Erabilera edo xedea aldatzea;
    • Ezkontzako araubide ekonomikoa aldatzea.
  • Higiezin bat eskualdatzen denean, ondasunaren titulartasuna aldatu behar da Katastroan eta OHZren ordainagirian (subjektu pasiboa titularra izango da urtarrilaren 1ean).

    Higiezina Bizkaian baldin badago, Katastroan (Bizkaiko Foru Ogasunean) egin behar da aldaketa, Bilbon eta Basaurin izan ezik (udal horietan, zuzenean kudeatzen da katastroa).

    OHZren ordainagiriari dagokionez, titularrari doakion udalera jo behar da, baldin eta udalak kudeaketa Foru Ogasunaren esku utzita ez badauka.

Aitorpenak: alta, zatiketa horizontala, banantzeak

  • Epeak desberdinak dira, aldez aurreko adierazpena egitea nahitaezkoa den ala ez. 

    • Aurretiazko adierazpena egin beharreko kasuak: 
      • Eraikin berriak eraikitzea. 
      • Lehendik dauden eraikinak handitu, birgaitu eta osorik edo osorik eraberritzea. 
      • Zatiketa horizontalak egitea. 
      • Ondasun higiezinak bereiztea, zatitzea, elkartzea edo eranstea.

    Epea: notarioaren aurrean formalizatu aurretik, eta, nolanahi ere, aldaketa gertatzen denetik egutegiko bi hilabete igaro baino lehen. Aurretiazko aitorpenak badakar dokumentu publikoan egiletsiko den eskrituraren zirriborroa aurkeztu behar izatea. 

    • Gainerako kasuak: 
      • Aldaketa fisikoak edo ekonomikoak direnean, egutegiko bi hilabeteko epean, aldaketa horiek gertatzen edo baimentzen diren egunetik zenbatzen hasita, hurrenez hurren. 
      • Ondasun higiezinen jabetza eskualdatzen bada edo Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arauaren 10. artikuluak jasotako eskubideetako edozein eratzean datzan aldaketa juridikorik egiten bada, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergak eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergak ezarritako epeak beteko dira zerga horiek likidatzeko dokumentuak aurkeztean.
  • Obraren zuzendari teknikoak obra-amaierako ziurtagirian adierazi duen data.

  • Zatiketa horizontaleko partaidetza-koefizienteak aldatzea eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    Zatiketa horizontaleko eskrituren fotokopia edo koefizienteak agertzen diren eskuratze-eskrituren fotokopia edo erkidegoaren akta, jabe guztiek sinatuta eta onartuta.

  • Katastroko titularrek beren titulartasuneko ondasun higiezinetan gertatzen den edozein aldaketa fisiko, juridiko edo ekonomiko adierazi beharko dute, erregelamenduz ezarritako epeen barruan.

    Ondasun higiezinei dagozkien aldaketatzat hartuko dira honako hauek: 

    • Aldaketa fisikoak: 
      • Eraikin berriak egitea eta lehendik daudenak handitzea, eraberritzea edo birgaitzea, edo eraistea, zati batean edo osorik
      • Hiri-ondasunen erabilera edo xedea aldatzea. 
      • Landa-ondasun higiezinei atxikitako laborantza-mota edo aprobetxamendua aldatzea. 
    • Aldaketa juridikoak: 
      • Jabetza eskuratu, eskualdatu eta finkatzea, eta ondasun higiezin baten edo ondasun horri atxikitako zerbitzu publikoen gaineko jabetza-eskubideak, gozamen-eskubide erreala, azalera-eskubide erreala edo administrazio-emakida eratzea, aldatzea edo azkentzea.
      • Ondasun higiezinak bereiztea, zatitzea, eranstea edo elkartzea. 
    • Aldaketa ekonomikoak: ondasun higiezinen erabilera edo xedea aldatzea, baldin eta aldaketa fisikorik ez badakar.
  • Sustatzaileak eskatu behar ditu obra berriko altak, baina, nolanahi ere, ondasun higiezin baten gaineko eskubiderik dutenek (jabetza/gozamena/azalera/emakida) Katastroan behar bezala alta emanda egon behar dute.

  • Baja-eskaera hainbat arrazoirengatik izan daiteke. Eraikuntza eraisten bada, agiri hauek aurkeztu behar dira: 

    Eraispenagatiko baja: 

    • Eraiste-ziurtagiria, teknikari eskudunak sinatua, edo, hala badagokio, udalaren txostena. 
    • Ondoriozko egoeraren deskribapen grafikoa. 
    • Eraiste-ziurtagiririk ez badago, eraikina noiztik aurrera egongo ez den egiaztatu behar da nolabait. Bestela, baja eskatu den data jarriko da. 
  • Eraikin berrien eraikuntzak, handitzeak, birgaitzeak eta lehendik dauden eraikinak erabat erreformatzekoak eta zatiketa horizontalak aurretiazko adierazpena egiteko beharrari loturik daude. Hori dela eta, dokumentazio egokia aurkeztu behar da Katastroan, eta egutegiko 30 eguneko epean, katastroko erreferentzien zerrenda sortu eta notariotzara igorriko du, behin betiko eskrituran jaso daitezen. Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

    • Aitortzailearen eta, hala badagokio, ordezkariaren NANaren fotokopia, ordezkaritzaren egiaztagiriarekin batera.
    • Dokumentu publikoan erabiliko den eskrituraren zirriborroa. Oharra: dokumentua egin duen notariotzako helbide elektronikoa eskatu.
    • Formatu elektronikoan eta, betiere, obra-amaierari dagokionez, jarraian zehazten den dokumentazioa. Dokumentazio grafikoa CAD dwg, dxf, dgn, shx, shp, prj, edo dfb formatuetan aurkeztuko da, bereizmen egokiz edo aurrekoetatik abiatuta informatikoki sortutako pdf fitxategian. Argazkiak, berriz, jpg formatuan aurkeztuko dira, eta gainerako dokumentazioa pdf. formatuan. Agiri guztiak entregatzeko euskarria CDa, DVDa edo USB memoria izan daiteke, edo, erabilgarri dauden unean, zergadunarentzat eskuragarri dauden bitarteko telematikoak erabili ahalko dira.
      1. Lurzatiaren barruko eraikuntzaren behin betiko kokalekuaren planoak, katastroko kartografiaren gainean irudikatuak, UTM koordenatuetan geoerreferentziatuak, ETRS 89 erreferentzia-sisteman edo erregelamendu bidez ezartzen den sisteman.
      2. Eraikuntzan dauden solairuen banaketa-planoak, lokalak irudikatzen dituztenak, egindako zatiketa horizontalaren arabera, hala badagokio. Titular baten erabilera esklusiboari eta iraunkorrari atxikitako jabetza indibisoko trastelekuei eta/edo aparkatzeko plazei doakienez, trasteleku eta/edo aparkatzeko plaza horien deskribapen grafikoa jasoko da planoetan.
      3. Altxaeren eta sekzio bertikal adierazgarrien planoak.
      4. Eraikuntzaren kalitateen memoria.
      5. Obra-amaierako ziurtagiria, teknikari eskudunek sinatua.
      6. Eraikuntzaren argazki adierazgarriak.
      7. Hala badagokio, edozein erregimenari atxikitako Etxebizitza Babestuen Behin-behineko Kalifikazioaren kopia (BOEak, prezio tasatukoak...).
      8. Hala badagokio, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako legokiokeen hobariaren edo salbuespenaren eskabidea; kasu horretan, obra-hasieraren ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Banantzeak, zatiketak, elkartzeak edo eransteak aurretiazko aitorpena aurkezteko beharrari loturik daude, eta, beraz, dokumentazioa katastroan aurkezten da. Katastroak erreferentzien zerrenda sortuko du egutegiko 30 eguneko epean eta notariotzara igorriko du, behin betiko eskrituran jaso daitezen. 

    Honako agiri hauek aurkeztu behar dira: 

    • Agiriak aurkezten dituen aitortzailearen eta, hala badagokio, ordezkariaren NANaren fotokopia, ordezkaritzaren egiaztagiriarekin batera. 
    • Dokumentu publikoan erabiliko den eskrituraren zirriborroa. Oharra: dokumentua egin duen notariotzako helbide elektronikoa eskatu.
    • Formatu elektronikoan eta, betiere, obra-amaierari dagokionez, jarraian zehazten den dokumentazioa. Dokumentazio grafikoa CAD dwg, dxf, dgn, shx, shp, prj, edo dfb formatuetan aurkeztuko da, bereizmen egokiz edo aurrekoetatik abiatuta informatikoki sortutako pdf fitxategian. Argazkiak, berriz, jpg formatuan aurkeztuko dira, eta gainerako dokumentazioa pdf formatuan. Agiri guztiak entregatzeko euskarria CDa, DVDa edo USB memoria izan daiteke, edo, erabilgarri dauden unean, zergadunarentzat eskuragarri dauden bitarteko telematikoak erabili ahalko dira.
      1. Eskalako planoak, katastroko kartografiaren gainean irudikatuak eta teknikari eskudunek sinatuak, hasierako egoera eta jarduketaren emaitza izan den amaierako egoera islatzen dutenak. Lurzatiak direnean, planoek geoerreferentziatuta egon beharko dute UTM koordenatuetan, ETRS 89 erreferentzia-sisteman edo erregelamenduz ezartzen den sisteman. 
      2. Landa-lurzatiak direnean, udal-lizentzia.
  • Aurretiazko aitorpena beharrezkoa duten prozeduretan, higiezin berriak sortzen dira, eta, beraz, higiezin horiek ez dute lehenagoko katastroko erreferentziarik.

    Aurretiazko aitorpenen helburua notariotzari katastroko erreferentziak ematea da, eskritura publikoa egiletsi aurretik. 

    Aitorpenaren egileak gerora egiletsiko den eskrituraren zirriborroa eskatu beharko dio notarioari, eta Katastroan aurkeztu beharko du gainerako agiriekin batera (planoak, obra-amaiera, argazkiak).

    Katastroak zenbaki finkoak esleituko ditu, eta albait lasterren komunikatuko  (ez jakinaraziko) dizkio notariotzari/titularrari.

    Altaren jakinarazpena geroago bidaliko da, eskritura formalizatu ondoren, jakinarazpenaren ohiko prozedura erabiliz (hartu-agiria).

Identifikazioa

  • Ez, hirugarren batek ezin du inola ere BAKa eskatu beste pertsona baten izenean. 

    Beste pertsona batek nire izenean jardutea izan dezan, BAKa edo identifikazio elektronikoko beste bitartekoren bat eduki beharko du eta ordezkaritza baliatu Katastroko balioen berrikuspenari lotutako izapideak egiteko, pertsona batek beste baten ordezkari jardun dezake, ordezkaritza-gakoa erabilita.

  • BAK identifikazio elektronikoko oinarrizko ziurtagiria da, ondokoetan oinarritzen dena:

    • Erreferentzia-zenbakia, erabiltzailearen NAN/AIZ zenbakiarekin bat datorrena.
    • Pasahitza.

    Internet bidez aktibatzen den doako bitartekoa da.

    BAKa aktibatzeko, ondokoak behar dituzu:

    • Zure telefono mugikorra.
    • BAKa aktibatzeko kodea.
    • NANa edo AIZa, indarraldiaz galdetuko dizugulako.

    BAK ziurtagiria eskatu 

  • Pasahitza berrezar dezakezu, eta BAKaren kudeaketa guztiak egin ditzakezu BAK ziurtagiriaren kudeaketa-tresnen ataritik.

  • Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke BAKen harremanetarako datuak, BAKen kudeaketa-panelera sartuta.

    Helbide elektronikoa aukerakoa da BAKen, baina komenigarria da BAken iraungitze-abisuak jasotzeko.

    BAK ziurtagiriaren kudeaketa-panelera sartu

  • BAK eta BAKQ identifikazio-ziurtagiri osagarriak dira.

    Bi-biak identifikatzeko eta era elektronikoan sinatzeko doako zerbitzuak dira, erabiltzen oso errazak.

    BAK identifikatzeko eta era elektronikoan sinatzeko doako zerbitzu oinarrizkoa da, erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da.

    Oinarrian, identifikatzailea (erabiltzailearen NANa/AIZa) eta pasahitza ditu (pasahitza erraz berreskuratu daiteke). Izenpe identifikazio-zerbitzuaren hodeian dagoen kualifikatu gabeko ziurtagiria da BAK. BAKQren antzeko sistema da, eta identifikatzailea eta pasahitza partekatzen dituzte (beraz, BAKQ baduzu, BAK ere baduzu). BAK aktibatzeko ez dago pertsonatzeko beharrik.

    BAKQ sistemak, oinarrian, osagai hauek ditu: identifikatzailea (erabiltzailearen NANa/AIZa), pasahitza (erraz berreskuratu daiteke), erabilera bakarreko SMS mezua edo itsasontzi-jokoa eta Izenperen hodeian dagoen ziurtagiri kualifikatua.

    IZENPE erakunde ziurtatzaileak eman eta kudeatzen du, eta aurrez aurreko identifikazioa behar da, hura emateko.

    BAK ziurtagiriarekin batera, sistemok beste batzuek baino ezagutza tekniko eta instalazio-betekizun gutxiago behar dituzte; horrek errazago eta erabilgarriago bihurtzen ditu. 

    BAKQ leku hauetan eskatu behar da eta berehala eskuratzen da: 

    1. KzGuneen sare ugarian.
    2. Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan.
    3. Gertu bulegoak eta Herritarrei laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren bulegoak.

    Bulego guztien zerrenda kontsultatu hemen

  • Izenperen zerbitzuen ataritik eguneratu eta aldatu daitezke BAKen harremanetarako datuak, BAKen kudeaketa-panelera sartuta.

    BAKen kudeaketa-panelera sartu

Katastroko ziurtagiriak eta fitxak

Desadostasunak zuzentzea

  • Zergadun bat bere titulartasuneko higiezin baten katastro-balioarekin ados ez badago, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

    • Desadostasunaren arrazoia (metroak, koefizientea, konparaziozko bidegabekeria, erabilerak eta abar) azaltzen duen idazkia.
    • Ondasunaren tituluaren fotokopia (eskriturak).
    • Idazkian emandako argudioa egiaztatutzat jotzen den beste edozein agiri, hala nola planoak, ordainagiriak, ziurtagiriak, txostenak eta abar.
  • Katastroko edozein titular.

  • Desadostasunak konpontzeko prozedura higiezinen benetako ezaugarrien eta Katastroan jasotakoaren artean desberdintasunak daudenean bideratzen da.

    Katastroko datu guztiak eskura eta deskarga daitezke katastroko fitxen, bidez, edozein titularrek egiaztatu ahal izan dezan bere titulartasuneko higiezinen datuen egiazkotasuna eta, beharrezkoa bada, zuzentzeko eska dezan.

    Katastro-balioa modu automatizatuan lortzen da datu horietatik abiatuta, eta, beraz, edozein katastro-datu aldatzeak katastro-balioa aldatzea dakar, eta, elkarren artean, ezin da katastro-balioa aldatu gainerako datuak zuzenak badira. Beraz, katastro-balio baten berrikuspena eskatzeko, adierazi behar da katastro-datuetatik zein den okerra.

  • Eraikuntzaren erabilera nagusia edo bereizgarria eraikuntza osoaren xede nagusia da (etxebizitza, bulegoak, industria…)

    Elementuaren erabilera ondasun higiezinaren zati bakoitzaren (eraikuntza edo lurzorua) xede zehatzari dagokio. Adibidez: etxebizitza-eraikin batean, elkarrekin izan daitezke etxebizitzak, garajeak, trastelekuak, dendak eta beste. Kasu horretan, eraikinaren erabilera nagusia etxebizitzakoa izango da, eta elementu bakoitzarena, berriz, merkataritza, trasteleku, garaje, etxebizitza eta abarretakoa.

    Elementuen erabilera aldatzeko aurkeztu beharreko agiriak

    • Ondasunaren tituluaren fotokopia (eskriturak, epai judiziala edo administrazio-agiria) edo erregistroko ohar soila, ondasuna, azalera, mugak eta abar deskribatzen dituena.
    • Erabilera aldatzeko lizentzia eta erabilera aldatzeko obra-amaierako ziurtagiria.
    • Egungo egoeraren argazkiak.
    • Orubeen kasuan: hirigintzako araudiak onartutako erabilerak jasotzen dituen hirigintza-zedula.
    • Nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako elementuen kasuan, udalaren nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerari buruzko ziurtagiria eta egungo egoeraren argazkiak.

    Eraikinen erabilera aldatzeko aurkeztu beharreko agiriak

    • Eraikinaren erabilera nagusia udalerriko hirigintza-araudiak ezartzen du; beraz, onartutako erabilerekin hirigintza-zedula bat aurkeztu beharko da. 
    • Nekazaritza eta abeltzaintzarako erabilera duten eraikuntzen kasuan, udalaren nekazaritza eta abeltzaintzako erabileraren ziurtagiria eta egungo egoeraren argazkiak. 
  • Kontserbazio-egoera eraikuntzaren edo eraikinaren ezaugarri bat da, ez eraikinaren zati batena.

    Aurkeztu beharreko agiriak:

    • Eraikuntzaren egoerari buruzko txostena edo tasazio teknikoa.
    • Eraikuntzaren egoeraren argazki adierazgarriak.
  • Higiezin baten oinplanoko kokapenean akats bat zuzendu dadila eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira: 

    • Desadostasunaren arrazoia azaltzen duen idazkia.
    • Eraikinaren zatiketa horizontaleko eskrituren fotokopia.
  • Balio-txostenek 7 kategoria darabiltzate hiri-eraikuntzetan eta 4 landa-eraikuntzetan. Kategoriak puntuak esleitzeko sistema baten bidez ezartzen dira, eraikuntza-mota bakoitzaren ezaugarrien arabera. 

    Adibidez, erabilera nagusia etxebizitzakoa duten eraikinetan, hainbat ezaugarri erabili dira, hala nola igogailu bakoitzeko etxebizitza-kopurua, etxebizitza bakoitzeko batez besteko bainugela kopurua, berokuntza eta abar.

    Horregatik, eraikuntza-kategoria aldatzeko, eraikinaren ezaugarrien fitxa berrikusi beharko dugu, ezaugarriren bat katastroan gaizki jasota dagoen egiaztatzeko. Eraikuntzen ezaugarrien fitxa www.bizkaia.eus/katastroa web-orrian kontsulta eta deskarga daiteke, modu librean, identifikatu beharrik gabe.

    Aurkeztu beharreko agiriak: argazkiak edo beste edozein egiaztagiri.

  • Katastroko titularrak dira ondasun higiezin baten osotasunaren edo zati baten gainean honako eskubide hauetako baten titulartasuna duten pertsona fisiko edo juridikoak:

    1. Jabetza-eskubide osoa edo ez-osoa.
    2. Gozamen-eskubide erreala.
    3. Azalera-eskubide erreala.
    4. Ondasun higiezin baten edo ondasun horri atxikitako zerbitzu publikoen gaineko administrazio-emakida.

    Aurkeztu beharreko agiriak:

    • Ondasunaren tituluaren fotokopia (eskriturak, epai judiziala edo administrazio-agiria) edo erregistroko ohar soila, ondasuna, azalera, mugak eta abar deskribatzen dituena.
    • Titulartasuna negozio pribatu bat dela medio eskuratu bada, titulu pribatuaz gain, dagokion zerga aurkeztu dela egiaztatu beharko da.
    • Jaraunspenen kasuan, ez da titulartasun-aldaketarik egingo jarauntsia onartu arte.  Aldaketaren eragin-data heriotza-data izango da.
  • Katastroko azalera ez da azalera erabilgarria, ezta eskrituretan ageri den azalera ere; beraz, aldaketa bat eskatu aurretik, honako hauek hartu behar dituzu kontuan:

    • Eraikuntzei dagokienez, katastroko azaleratzat hartuko da eraikin baten perimetroko paramentuen kanpoko lerroaren barruan eta, hala badagokio, mehelinen ardatzen barruan dagoena, argi-patioen eta elementu komunen azalera kenduta eta terrazen eta/edo balkoien azalera kalkulatzeko balioa erantsita. Honako hauek kontuan hartuta: 
      • Begiratokiak: azaleraren % 100 zenbatzen da.
      • Balkoiak, ataripeak eta terraza estaliak: horien azaleraren % 50 zenbatzen da. Dena dela, hiru aldetatik itxita badaude, haien azaleraren % 100 zenbatzen da.
      • 1,50 metrotik beherako garaiera duten azalerak ez dira zenbatzen.

    Katastroko azalera eraikuntzaren obra-amaierako planoen arabera zehazten da, eta katastroan jasotzen da katastroko krokis batean.

    Etxebizitzen kasuan, katastroko azalera erabilgarria baino % 15-20 handiagoa izan daitekeela kalkulatzen da.

    Batzuetan, gure elementua eraikineko solairu batean gaizki kokatuta dagoelako gertatzen da akatsa (adibidez, gure etxebizitza iparraldera begira dago eta katastroan hegoaldera begira dago). Horretarako, komeni da katastroko bisorean oinplanoaren krokisa egiaztatzea eta, akatsen bat antzemanez gero, elementuak oinplanoaren barruan behar bezala kokatzeko eskatzea.

    • Lursailen kasuan: Katastroko azalera mugen barrukoa da, horizontalean proiektatuta.

    Aurkeztu beharreko agiriak:

    1. Eraikinaren egungo egoerari dagozkion eskalako planoak, teknikari eskudunek sinatuak. Lurzatien kasuan, katastroko partzelekin bat etorri behar du eta geoerreferentziatuta egon behar du.
    2. Argazkiak, katastroko teknikariei egoera hobeto interpretatzen lagun diezaieketela uste bada.
    3. Ondasunaren tituluaren fotokopia (eskriturak, epai judiziala edo administrazio-agiria) edo erregistroko ohar soila, ondasuna, azalera, mugak eta abar deskribatzen dituena.
    4. Dokumentazio grafikoa (argazkiak eta kokapen-planoa, orubearen planoa, solairu bakoitzaren planoak, aurretiko bistak eta sekzioak) formatu digitalean aurkeztu beharko da. Zeinahi formatuk balio izango du (.pdf .jpg edo CAD .dwg .dxf .shx .shp .prj .dfb formatuak). Emateko euskarria USB memoria bat izango da.
    5. Aldea oker esleitu bada, etxejabeen erkidegoko presidentearen idazkia, katastroko krokisaren gainean, pertsona titularren kokapen egokia adierazten duena.
  • Udalak esleitutako helbidea esleitzen dio Katastroak eraikuntza bakoitzari.  Hainbat eraikinen etxabeetan kokatutako garajeen kasuan, garajearen helbidetzat esleitu ohi da garajearen sarreratik hurbilen dagoen atariarena. Posta-helbiderik ez duten bigarren mailako eraikuntzen kasuan, katastroak gertuen dagoen eraikuntzarena esleitzen die, eta, gainera, letra bat gehitu.

    Aurkeztu beharreko agiriak: helbide zuzena zein den azaltzen duen idazkia.  Katastroko Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du informazio hori dagokion udalarekin.

  • Zergadun bat Katastroan agertzen diren partzelen krokisarekin ados ez badago, agiri hauek aurkeztu behar ditu:

    • Desadostasunaren arrazoia azaltzen duen idazkia.
    • Katastroko partzelen gaineko eskalako planoa, teknikari eskudunak sinatua, ahal dela, geoerreferentziatua.
    • Ondasunaren tituluaren fotokopia (lurzatiaren eskriturak).
  • Katastroan batera ageri dira eraikuntza-urtea eta birgaitze-urtea. Lehenengoak adierazten digu zein urtetan amaitu zen eraikinaren eraikuntza (obra-amaierako ziurtagiria).

    Eraikinaren birgaitze integrala egin bada, hura amaitu den urtea ere jasotzen da.

    Bi urte horiek agertzen direnean, birgaitze-urtea hartzen da kontuan eraikuntzaren balorazioa egiteko.

    Landa-eraikuntzetan, erreformaren maila eta urtea agertzen dira, birgaitze integrala baino erreforma-maila txikiagoak zehazteko aukera ematen duena.

    Aurkeztu beharreko agiriak:

    • Obra-amaierako ziurtagiria eta/edo eskriturak, obraren amaiera-data egiaztatzen dutenak.
    • Argazkiak.
  • Zergadun bat Katastroan agertzen diren solairuen krokisarekin ados ez badago, agiri hauek aurkeztu behar ditu: 

    • Desadostasunaren arrazoia azaltzen duen idazkia.
    • Eskalako planoak, teknikari eskudunak sinatuta.
    • Ondasunaren tituluaren fotokopia (eskriturak).

Bideotutorialak