Senegaleko Saint-Louiseko komunak Euskadi bisitatu du udalek herritarrekiko duten kudeaketa ezagutzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregia, 2025/07/07

Garapena

2024an, eLankidetzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskal Fondoaren eta Saint Louis komunaren arteko Memoranduma sinatu zuten truke teknikoak sustatzeko

Misioa Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Euskal Fondoaren eta Saint Louiseko Erkidegoaren arteko truke teknikoaren eta Elkar Ulertzerako Memorandumaren emaitza da.

Bost egunez, Saint Louis komunako udal-teknikariek osatutako ordezkaritza senegaldarrak, Gasteiz eta Bilboko udaletako eta Bizkaiko Foru Aldundiko erroldatze-sistemak, udal-zergak eta tasak, informazio geografikoa eta arreta-bulegoak bisitatuko ditu. Era berean, ordezkaritzak hainbat bilera egingo ditu erakunde horiekin, hurrengo jarduerak planifikatzeko.

Misioaren helburu nagusia alderdi instituzionala sendotzea da, ezagutza teknikoak eta kudeaketakoak trukatuz, gobernantza-sistemetan eraldaketa positiboak lortzeko. Horretarako, Saint-Louis komunako erregistro zibileko sistema modernizatuko da, informazio geografikoko sistema bat ezarriko da, errolda-sistema komunera zabalduko da eta tokiko fiskalitatearen garrantzia jorratuko da.