LEHEN HEZKUNTZA INDARTZEKO LAGUNTZA LAMBAYEQUEN (PERU)

Garapena

Ana María Sandoval Félix, Keila Elienai Vidaurre Dávila eta Zahara Carbone Zamora, Compromiso por la Mujer elkarteko kideak, izan ditugu bisitan, Hegoak eta Sustraiak elkarteak lagunduta. Biek sostengatzen dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak Lambayequen finantzatutako hainbat proiektu, Toribia Castro Chirinos asentamenduaren lehen mailako eskola indartzeari buruzkoak, Peruko ipar-ekialdeko kostaldean.

Ahultasun nabarmenak, pobrezia, marjinazioa eta genero-desberdintasun nabarmenak dauden testuinguru batean, Compromiso por la Mujer eskola honetako pertsonen garapen integralaren aldeko apustua egiten du, bereziki, amengan eta haurrengan. Elikadura-subiranotasunari eta -segurtasunari, autoestimuari, sexu-aniztasunari edo familia barruko indarkeriaren identifikazioari buruz ikasleen, irakasleen eta gurasoen ahalduntzea sustatzeko prestakuntza-ekintzez gain, oldarkortasuna, frustrazioak eta gabeziak jolasaren eta psikomotrizitatearen bidez bideratzeko jarduerak jarri dituzte abian; horrela, liburutegi-ludoteka bat prestatu dute, dantza- eta pintura-tailerrak egiten dituzte, eta ikastetxeko amentzako eta auzoko emakumeentzako batukada bat dute. Era berean, ikastetxeko biobaratzea berreskuratzearekin osatzen dute beren ekintza.

Bizkaiko hainbat ikastetxetan (Bilbo, Basauri, Larrabetzu, Derio eta Muxika) esperientziak partekatzeko aukera izan dute bisitan, baita hainbat GGKErekin, erakunderekin eta Steilas hezkuntzako sindikatuarekin ere.