NovaGob 2026, berrikuntza publikoa, administrazio irekiagoa eta herritarrei zuzendutakoa lortzeko

2026/11/10

Urriaren 29an eta 30ean NovaGob Berrikuntza Publikoko Kongresua egin da Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Erakundeetako ordezkariek, berrikuntzan adituek eta administrazio publikoetako eragileek parte hartu dute, esperientziak, jardunbide egokiak eta kasu arrakastatsuak partekatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak aktiboki parte hartu du biltzarrean, erakunde kokreatzaile gisa. 

Hitzaldiek, panelek, mahai-inguruek eta tailerrek osatzen duten kongresua bost ardatz tematikotan ardaztu da: erronka konplexuak ebazteko berrikuntza publikoa, AAren erabilera kudeaketa publikoan eta eraldaketa digitalean, administrazio erraza eta pertsonalizatua, herritarren konfiantza eta baliabideen eta pertsonen kudeaketa.

Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik, hainbat arlotako ordezkariek hartu dute parte NovaGob2026 jardunaldian: 

  • Saioa Leguinagoicoa, Estrategia Digitalaren Zerbitzuko burua, izan da kongresua aurkeztu duen pertsonetako bat.
  • Ager Izagirrek, Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak "Gardentasunetik harago: kontuak ematen dituzten erakundeak" mahai-inguruan parte hartu du, Josu Llano, Gobernu Onaren, Herritarren Arretaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendariarekin batera, mahaiaren moderatzaile gisa.
  • Erkuden Pérezek, Berrikuntza eta Gizarte Ekintzako Sistemen saileko buruak, etxeTIC proiektua aurkeztu du, "Asebetetzetik harago: esperientzia kudeatzeko eredu integrala (langilea, bezeroa eta hornitzailea), berrikuntzaren eta eraldaketaren eragile gisa" izeneko panelaren barruan.
  • Zihara Maciasek, Administrazio Elektronikoaren atalburuak, “Sinplifikazioaren promesa administrazio arina lortzeko” panelean parte hartu du.
  • Sergio Alfonso Garciak, Herritarren Arreta Zerbitzuko buruak "Herritarren arretan aurrera: eraginkortasuna eta gertutasuna" izeneko panelean parte hartu du.
  • Diego Álvarezek, Gobernu Onaren, Herritarrentzako Arretaren eta Zerbitzu Orokorren Ataleko buruak, "Gobernantzaren erabilera kasuak, kudeaketaren kontrola, ebaluazioa eta Plangintzako eta Kudeaketako tresnen kontuak ematea" izeneko panelean parte hartu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Urteko Araugintza Planaren (PAN) aurkezpenarekin.

NovaGob bezalako kongresuek berrikuntza publikoan aurrera egiten laguntzen dute. Etorkizunean Bizkaiko herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoak hobetzeko proiektuetan ikaskuntzak aplikatuz. 

IKUSI SARRERA GUZTIAK