Bilduma

 
 
 

Arkeologi Museoaren funtsak osatzen dituzten bildumak eten gabe berritzen dira, Bizkaian egiten diren arkeologia-indusketetan aurkitzen diren gai guztiak erakusten dituztelako. Hala ere, kontuan hartu behar da arkeologiaren arloko objektu oro ezin daitekeela bere ingurune geografiko eta historikotik at ulertu, eta horrenbestez, bildumak ezin daitezke objektu haiek berreskuratzearen kariz sortzen diren agiri, txosten eta memorietatik bereizi. Izan ere, arkeologi gaiok beren balioa galtzen dute, baldin tresna horiez osatzen ez badira.