Ibilbidea

Enpresak iraunkortasunerantz egitea errazteko, xertatu:adik zortzi fase ezberdineko ibilbide proposatzen du. Zikloa, bere horretan, urtebeteko iraupena duen diagnostikorako eta etengabeko hobekuntzarako prozesua da.

Ibilbidea

Xertatu:adik ibilbide erraza eta lineala proposatzen du. Prozesua urtebeteko iraupena duen zikloa. Emaitzatzat 4 eremuko (estrategia, eragiketak, kultura eta elkarrizketa interes taldeekin) jarduera plana ematen du.

Prozesua errepikatu egiten da. Prozesuaren errepikapenak diagnostikoaren fasean bertan zuzenean nahiz plangintzarenean has daitezke erakundeak uste badu aurreko ekitaldirako egindako diagnostikoa egokia dela oraindik eta hobetzeko eremuak fidagarritasunez ematen dituen iturria izaten jarraitzen duela.

Prozesuaren arrakastaren faktore kritikoetako bat enpresako pertsonen parte-hartzea eta prozesu guztiaren garapenaren gardentasuna dira. Hori dela eta, prozesuarekin batera prozesuaren barne jakinarazpena egiteko beharra adierazi da, prozesuak irauten duen bitartean.

Ibilbidea

  • 0 Atariko lanak (prestakuntza, konpromisoa)
  • 1 Abiagunaren azterketa
  • 2 Diagnostikoa EGEn
    • Zuzendari Taldea
    • Gauzatzea
    • Interes taldeak
  • 3 Plangintza
    • Estrategia
    • Kutura
    • Eragiketa
    • Interes taldeekiko elkarrizketa
  • 4 Hedatzea
  • 5 Ebaluazioa
  • 6 Komunikazioa
  • 7 Ikaskuntza