Diru-laguntza foralen justifikazioa

Bai 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauak (arau horrek Zoru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen du), bai arau horri Bizkaiko Foru Aldundiaren foru-dekretu baten bidez eman zitzaion arauzko garapenak esparru arauemaile zehatza ezarri dute diru-laguntza foralak justifikatzeko prozedura erregulatzeko.

Baina haien aplikazio praktikoan sortutako zalantzek eta zailtasunek eraginda, beharrezkoa da azaltzea Foru Administrazioak zer irizpide jarraitzen duen araudi hori guztia aplikatzeko, eta azaldu egin behar da, gainera, aplikazio horrek zer ondorio sortzen dizkien kirol-entitateei haiek jasotako diru-laguntzak justifikatzeko orduan.

EGUNA:
Osteguna, 2014ko urriaren 23a
ORDUA:
18:00
LEKUA:
KIROL ETXEko ekitaldi-aretoa (Martín Barua Picaza, 27. Bilbo)

HIZLARIAK

JAVIER CORTAZAR LARRAZABAL, abokatua eta ASFEDEBIko aholkulari juridikoa, eta JON ANDER ARTEAGA BUSTINZA, aholkularitza fiskalean espezializatutako abokatua.

IZENA EMATEKO AGIRIA (PDF 96,6 Kb)

DOKUMENTAZIOA

  • 5/2005 Foru Araua, maiatzaren 31koa, Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duena (BAO, 114. zk., 2005eko ekainaren 16koa)

    5/2005 Foru Araua (Pdf 207 Kb)

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 34/2010 FORU DEKRETUA, martxoaren 23koa. Honen bidez, Diru-laguntzen Erregelamendua onesten da, Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Araua garatzen duena (BAO, 60. zk, 2010eko martxoaren 30koa)

    34/2010 Foru Dekretua (Pdf 229 Kb)

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu.