Raquel Alzate

Literatura Topaketak 2014: Raquel Alzate

Raquel Alzate

(Barakaldo, 1972)

EHUn Arte Ederretan Lizentziatua 1985.ean, bere ibilbide profesionalari ekin zion, lehenik haurrentzako ilustrazioetan eta testuliburugintzan, geroago dekorazio arloko enpresentzako formatu txiki zein handiko irudien modelatze-lan eta eskulturan aritzeko. 2001 eta 2002. urtetan Astiberriren bitartez euskal mitologiaren ilustrazioari buruzko bi liburu argitara eman zituen, biak "Mitologika" bildumakoak. Ondoren, 2005.ean, "Cruz del Sur" izenburuko albuma kaleratu zuen, Luis Duránen gidoiaz. Raquel Alzate komikietako aldizkaritan eta nazio mailako hainbat proiektu kolektibotan kolaboratzailea dugu. 2013.ean Dargaud argitaletxeaz "La ciudad de Ys" izenburuko trilogiaren lehen bi albumak argitaratu zituen, gidoigilea Rodolphe izan zela: "La locura de Gradlon" eta "La morgana roja". Gaur egun hirugarren albuma lantzen ari da.