Komunikaziorako orientazioak

Idazki honetan, agiri honen sintesia eta txosten osoa aurkezten dira: GIZARTE EKINTZAREN HARTZAILE DIREN PERTSONEN ERREALITATEARI BURUZKO MEZUAK ETA IRUDIAK EGITEKO ORIENTAZIOAK ETA GOMENDIOAK

Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak egin du dokumentua, hauek oinarri izanda:

  • gizarte ekintzaren arloetan (desgaitasuna, adinekoak, buruko gaixotasunak, emakumea...) gai honi buruz dauden argitalpenen bilduma eta analisia;
  • Mahaiak 2013. urtean gizarte-sentsibilizaziorako sustatutako ekintza bateratua («Eman aurpegia gizarte-zerbitzuen alde»).

Dokumentuan, orientazio eta gomendio batzuk eskaintzen dira, gizarte ekintzaren arloetan aplikatzekoak direnak; gizarte ekintzaren helburu diren pertsonei edo pertsona horien errealitateari (desgaitasuna, babesik eza, bazterkeria, mendekotasuna edo arriskua) buruzko informazioa, mezuak edo irudiak ematen dituzten pertsonak, komunikabideak, erakunde eta instituzioak dira hartzaileak.

Helburua da jarraibide batzuk ematea printzipio hauetan oinarritzen den komunikazio baterako: duintasuna, pertsonen normalizazioa eta partaidetza, eta komunikazioaren profesionaltasuna eta ekitatea. Dokumentuaren bertsio zabalean, adibideak ematen dira, eta erabilitako erreferentziazko dokumentazioa ematen da (bildutako eta aztertutako argitalpenak).

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader