Otzara gisako espazio mugatu eta txirikordatua

Ibarrolaren Otzara gisako espazio mugatu eta txirikordatua. Mugarritutako espazioaren eskema Ibarrolaren Otzara gisako espazio mugatu eta txirikordatua. Lerro paralelo eta elkarzutak enborretan

Gaztainondoak, eta baita haritz, gorosti eta lizarrak ere, badoaz pinuek lapurtutako galdutako tokia pixkanaka-pixkanaka berreskuratzen. Irudi honen indar espresiboa bere forma karratuen sinpletasunean datza; hain zuzen ere, baserrietan gaztainondoen zurarekin txirikordatu ohi ziren otzarak dakartza gogora. Ibarrolak lerro laranja eta moreekin txirikordatu zuen otzara hau, eta basoko bost totemak erabili zituen gidatzat.