Quebec-eko kirol sistema eta antolakuntza

Robert Bedard, kirol eta ekintza fisikoaren zuzendaria
 
Hezkuntza, Aisia eta Kirolaren Ministerioa
 
Quebec-eko Gobernua

 

Quebec-en, frantsesa hizkuntza ofiziala den Kanadako probintzia bakarra eta Kanadako biztanleriaren laurdena biltzen duena, bizimodu aktiboaren promozioa eta kirolaren garapena dira elkarte, udal, gobernu, erakunde eta norbanakoen arteko harremanen oinarri.

Quebec-eko Hezkuntza, Aisia eta Kirol Ministerioaren Kirol eta Ekintza Fisikoaren Zuzendaritzak (DSAP) honako helburuak ditu:

  1. Aisialdian ekintza fisikoa eta biztanleen garraioa areagotzea.
  2. Hastapen, jolas eta lehiaketa arloko kirol ekintzetan parte-hartzea areagotzea.
  3. Quebec-eko kirolarien emaitzak, nazioartekoak nahiz nazionalak, modu etikoan hobetzea.

Era berean, herritarrek parte-hartzeko baldintzak sortzeari sostengua emateaz gain, DSAPak goi mailako kirolarientzako, haien entrenatzaileentzako eta Quebeceko kirol askotako eta kirol bakarreko 70 federazio baino gehiagorentzako finantzaketa eta profesionaltasunaren sostengu programak kudeatzen ditu.

Kirol garapenerako sostengu programari esker presta dezakete Quebec-eko federazioek Kanadako goi mailako txapelketak, Kanadako Jokoak eta Joko Frankofonoak.

Quebeceko biztanleria guztiari eragiten dio, beraz, DSAP-ak kirola eta ekintza fisikoen arloan: parte-hartzaileei; atletei; boluntarioei (administrariak, animatzaileak, entrenatzaileak, ofizialak eta abar); haren onurak pairatzeko nahikoa ekintza fisiko egiten ez duten adin guztietako pertsonei eta, nola ez, helburuak lortzen laguntzeko prest daudenei, batez ere, Kino-Quebec programaren baitakoei, ekintza fisikoa are garrantzitsuagoa izango den bizimodua bultzatzen dutelako.