Robert Bédard

  • Kirol eta Jarduera Fisikoaren zuzendaria - Hezkuntza, Jolas eta Kirol Ministerioa (MELS) - Quebeceko Gobernua
  • Robert Bédard administrazioan lizentziatua eta karrerako administratzailea da Quebeceko funtzio publikoan. 2008ko urtarriletik Kirol eta Jarduera Fisikoaren zuzendari jarduten du Hezkuntza, Jolas eta Kirol Ministerioan.
  • Kirolzale sutsua izaki, Bédard jauna zeharo murgildu zen arlo horretan eta 25 urte inguru daramatza kirol eremua lantzen, eta bereziki, boluntario, administratzaile, instruktore, hautagai ... gisa.
  • Zenbait titulazio ditu kirolaren alorrean, eta hainbat kirol lehiaketatan ere esku hartu izan du.
  • Urteen joanean, kirol arloko administratzaile gisa zituen dohainak eremu horretan probesteko eskatu zitzaion, zenbait maila lantze aldera.
  • Hainbat kirol jardunaldi antolatu ditu:
    • Gazteentzako eski alpetarreko mundu txapelketak, 2000. urtean.
    • Eski alpetarreko Kanadako txapelketak, 1995ean eta 1996an.
    • Iraupen-eskiko Kanadako txapelketak, 2007an.
    • Eski alpetarreko olinpiko bereziak, 2002an.
  • Aholkulari gisa esku hartu du zenbait kirol azpiegituraren eraikuntzan.
  • Kirol taldeen administrazioa:
    • Moulingo iraupen-eski taldearen sortzaile eta lehendakaria, 2004tik 2008ra.
    • Le Relais eski taldearen lehendakaria, 1995etik 2002ra.
    • Lac-Beauport-eko klub nautikoaren lehendakaria, 1995etik 2001era.
    • Raid Pierre Harvey (mendi-bizikleta) administrazio-kontseiluaren administratzailea.