Juan Antonio Landaberea Unzueta

  • Zuzenbidean lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Zuzenbide Fakultatean).
  • Legelaritzan jarduten du 1987. urtean ireki zuen abokatu-langelan (www.landaberea.com).
  • Ondoko liburu hauek idatzi ditu:
    • El Derecho Deportivo en el marco autonómico vasco y estatal, Gobierno Vasco (1989)
    • El contrato de esponsorización deportiva, Aranzadi argitaletxea (1992).
  • Halaber, beste autore batzuekin elkarlanean, hainbat eta hainbat liburu juridiko idatzi ditu kirol zuzenbideaz.
  • Ondoko kargu hauek izan ditu:
    • COEren (Espainiako Batzorde Olinpikoa) Kirolerako Arbitraje-Auzitegiaren kidea.
    • Futbol Profesionalaren Liga Nazionalaren Kontrol Ekonomikorako Batzordearen kidea.
    • Gipuzkoako Kirol Kontseiluaren kidea.
    • Espainiako Futbol Federazioaren UEFA Lizentzien Bigarren Auzialdietarako Batzordearen kidea.
  • Zenbait datu interesgarri:
    • Euskadiko Kirolari buruz egun indarrean dagoen Legearen aurreproiektuaren egilea; halaber, Eusko Jaurlaritzak Lege hori garatze aldera onetsi dituen dekreturik gehienak idatzi ditu.
    • Kirol arloko zuzenbide masterreko irakaslea (Lleidako Unibertsitatea).
    • Kirol arloko zuzendaritza eta kudeaketa alorreko hainbat masterretan irakasle jardunikoa.
    • Kirolaren Euskal Eskolako irakaslea.
    • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Zuzendaritzaren aholkularia 1987. urtetik aurrera.
    • Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzaren aholkularia 1996. urtetik aurrera.
    • Euskal Herriko Kirol Federazioen Batasuna sortzeko proiektuaren egilea eta egitasmo horren aholkulari juridikoa izan da, 2007ko apirilera arte.
    • Kataluniako Kirolaren Tituludun Lanbideen Egikaritzari buruzko Legearen aurreproiektuaren egilea.
    • Kirol arloko zenbait lanbideren egikaritzaren antolamenduari buruzko Legearen estatu-aurreproiektuaren egilea.
    • "Consell Catala de l’Esport" erakundearen aholkularia.