Juan José Moreno Pérez de Arrilucea S.J.

  • Kimika Zientzietan lizentziatua, Zaragozako Unibertsitatean.
  • 1961: Jesusen Lagundian sartzea. Filosofiako ikasketak eta Teologiako lizentziatura.
  • Saskibaloi jokalaria.
  • Saskibaloi entrenatzailea.
  • Entrenatzaile erregionaleko titulua Zaragozan, 1961eko maiatzean.
  • Entrenatzaile nazionaleko titulua Madrilen, 1970eko uztailean. Titulu hori 1983. urtean Goi Entrenatzaile gisa baliozkotu zen, garai hartako arau berrien arabera.
  • Zenbait urtetan, Prestatzaileen Eskola Nazionaleko kolaboratzailea, monitoreei, probintzi entrenatzaileei eta entrenatzaile erregionalei titulazio-ikastaroak emanez.
  • Guztira, 33 denboraldi entrenatzaile gisa; denboraldi batzuetan, 2 talderen entrenatzaile jardun izan dut. Egun, Durangoko Jesuiten Ikastetxeko Eskola Kirolarekin kolaboratzen dut eta, ahal dudan neurrian, Tabirako taldearen alde lan egiten dut.
  • JASOTAKO SARIAK
    • Güell Baroia Garaikurra, Bizkaiko Kirolaren 1973ko Sari Ekitaldian.
    • Aurreko batean, Urrezko Intsignia, eta Tabirakoren Urrezko eta Brillantezko Intsignia (1986).
    • Bizkaiko Federazioaren Urrezko Domina.
    • Espainiako Saskibaloi Federazioaren Urrezko Domina (1986).
    • Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Kirol Saria, "gizarte-sustapenean eta prestakuntza arloan egindako lanagatik" (1995).
    • Durangoko Udalaren Urrezko Domina (1995).
    • Euskal Herriko Saskibaloi Federazioaren Zilarrezko Domina (2006).