Ignasi Doñate i Sanglas

  • Zuzenbidean lizentziatua da. Abokatu gisa jardun izan du 30 urtean eta ondoko espezialitate hauek jorratu ditu batik bat: lan-zuzenbidea, giza eskubideen defentsa, ingurumen arloko zuzenbidea eta kirol zuzenbidea.
  • 1987. urtean, Kataluniako Ordezkaritza Olinpikorako Elkartearen sorreran esku hartu zuen. 1990ean, Kataluniako Batzorde Olinpikoaren (COC) idazkari izendatu zuten, eta 1994. urtean erakunde horren lehendakari kargua ere izan zuen, 2002. urtera arte. 1996an, Nazioartean Aintzatetsitako Erakunde Kataluniarren Federazioaren (FOCIR) lehendakari hautatu zuten; 2003. urtean utzi zion kargu horri.
  • 2004an, Kataluniako Generalitatearen Kirol Batzorde Kataluniarraren zuzendari izendatu zuten, eta 2005. urtearen amaiera aldean, Kirolaren Kanpoko Islapenerako zuzendari kargua hartu zuen, 2007ko urtarrilera arte; izan ere, urte horretan Kataluniako Generalitatearen Atzerri Arazoetarako eta Lankidetzarako Sailaren Kataluniako Erakundeen Nazioarteko Islapenerako zuzendari nagusi izendatu zuten. Egun ere, kargu hori dauka, eta besteak beste, Kirol Herrialdeen Sarearen Idazkaritza Iraunkorra zuzentzen du.
  • Kataluniako Batzorde Olinpikoaren kidea da, eta bai Kirol arloko Buruzagien Kataluniako Elkartearen eta Kirolerako Kataluniako Fundazioaren Patronatuaren kidea ere.
  • Kirol arloko zuzenbideko aditu gisa, Bartzelonako Abokatuen Kidegoaren Kirol Zuzenbideko Batzordearen kidea da, eta Kidego horretan kirol arloko zuzenbideaz egin den hainbat ikastaroren antolatzailea eta irakaslea izan da.
  • Kirol eta ingurumen alorretako zuzenbideari buruzko zenbait liburu eta artikulu juridiko ere idatzi ditu.