Kirola, balore transmititzaile? Zein kirol? Zein balore? Zein mundutarako?

Juanjo Moreno s.j. Laburpena

Gizateriak, egungo gure mundu honek, pentsamoldea, bihotza eta jokabidea erro-errotik aldatu behar ditu. Xede horri ekiteko, zeharo erabakiorra da hezkuntza. Kirolak laguntza handia eman dezake -eta eman behar du- hezkuntza berriztatu hori jadeste aldera. Zein kirol mota landu behar da, baina? Zein balore landu eta eskaini behar ditu?