Kirolaren bidez heztea: entrenatzailea eta tutorea, hezkuntzaren arloko tresnak.

Jordi Aguiló Brafa Kataluniako Eskola

Brafa fundazioaren xedea ondokoa da: kirolaren bidez, baloreen arloa jorratzea, hau da, ikasleen izaera eta jarduera taxutuko duten zenbait jokabide-aztura sorraraztea. Familiekin batera, ikasleak hezteko erantzukizun hori irakasleengan eta ikasleon arduradunengan datza. Hain zuzen ere, irakasleek eta arduradunek zenbait balio zehatz transmititu eta erakusteko erantzukizuna izango dute, beti ere balore horiek guztiak ikasleen adinei egokituz.

Brafa Fundazioak Entrenatzaile eta Tutoreentzat gertutu duen Prestakuntza Plana azalduko da txosten honetan. Plana aski zabala da eta hiru atal ditu. Lehenengo eta behin, entrenatzailearen eta tutorearen prestakuntza pertsonala: transmititzen zaizkien gaiak, nola ematen zaizkien, nork azaltzen dizkien, eta abar. Entrenatzaileak eta tutoreak beren ikasleei plana nola aplikatu eta horretarako zein baliabide erabili azaltzen da bigarren atalean; azkenik, planaren aplikazioaren jarraipena nola egin adierazten da.