Sarrera

Zer da Kirolbide

Kirolbide egitarauaren bitartez, udaletako kirol agenteen prestakuntza hobetu eta eguneratzeko bultzada eman nahi da.

Kirol erakundeen kudeaketaren kalitatea hobetu egin nahi da egitarau horren bidez, batez ere udal erakundeei, federazioei eta kirol klubei dagokienez, eta kirol bikaintasunaren mailak igo nahi dira. Horretarako:

  • Ikastaro, jardunaldi eta mintegiak antolatzen dira, kirolarekin zerikusia duten pertsona guztien ekimena eta parte-hartzea sustatzeko.
  • In situ bisitak egiten dira, adituen eskutik, bereziki berritzaileak diren instalazio edo proiektuak ezagutzeko.
  • Argitalpenak editatu eta zabaltzen dira. Argitalpen horietan, interesgarritzat jotzen diren gaiak jorratzen dira Bizkaiko kirol sistema osatzen duten eragileentzat, oro har, eta udal eragileentzat, bereziki.