XXXI. Komunitatea eta bizitza zaintzeko gizarte-zerbitzuak

2025ko maiatzaren 23a

Komunitatea eta bizitza zaintzeko gizarte-zerbitzuak

Deustuko Unibertsitateko Garate Aretoa

Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak eta Deustuko Unibertsitateak amaiera eman diogu "Bizkaian gizarteratzean esku hartzen duten langileentzako oinarri kontzeptual, etiko eta metodologikoak" izeneko ikastaroaren 4. edizioari. Aurreko edizioetan bezala, hausnarketarako eta eztabaidarako gune batekin amaitu nahi dugu. Aurten aukeratu dugun gaia gure Gizarte Zerbitzuak zainketa-sareko eragile direla hartzen du oinarri.

Batzuetan, zainketak artatzen ditugun pertsonei bakarrik ematen dizkiegu. Hori da gure eguneroko lana: batzuetan, aldi baterako zainketak dira; beste batzuetan, sekuentzia baten parte dira, sistemen arteko igarobidea. Baina begirada zabaldu behar dugu zaintzaz hitz egitean. Gizarte zerbitzuek gure gizartea, gure komunitatea, gure eguneroko inguruneak zaintzen dituzte. Gizarte zerbitzuak prebentzio-tresnak ere badira gure gizartean. Gure gizartea zaintzea gorroto-diskurtsoak prebenitzea da. Arrazismoak, aporofobiak edo matxismoak deshumanizatu egiten gaitu. Gizarte gisa pobretu egiten gaitu.

Baina gizarte horrek berak betebehar bat du egoera konplexuetan lan egiten duten profesionalekin ere. Haien osasunari balioa ematea zaintzen dituztenak zaintzea da. Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaiko Foru Aldundian hitzaldiak eta hausnarketarako guneak aberasgarriak izatea espero dugu.

AURKEZPENA

9:00 Hasierako agurra
  • Deustuko Unibertsitatearen ordezkaritza
  • Nerea Gutiérrez Fernández, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Erakunde Harremanetarako dekanordea
  • Teresa Laespada- Enplegua, gizarte kohesioa eta berdintasuna sustatzeko foru-diputatua
9:30

1. ponentzia.- Aporofobia ikuspegi etikotik.

Xabier Etxeberria Mauleon dk. - Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua

11:00

Atsedena, kafea

11:30

2. ponentzia.- Zer egingo dugu egoera kalteberan dauden gazteekin? Babesetik inklusiora, Andaluzia-Kataluniako ikaskuntzak.

Verónica Sevillano Monje dk. Extremadurako Unibertsitatea

12:45

3. ponentzia.- Gizarte-zerbitzuetako profesionalen osasuna. (Behin-behinekoa)

Dr. Javier Pérez Hoyos