Udaberriko hemeroteka

Galileo: boletín astronómico / Agrupación Astronómica Vizcaína = Bizkaiko Astronomi Elkartea

Agrupación Astronómica Vizcaína / Bizkaiko Astronomia Elkarteak (AAV-BAE) berrogei urte baino gehiago daramatza Bizkaian astronomiarekiko interesa sustatzen eta zabaltzen. 1982ko irailaren 8an jaio zen elkartea eta Bilbon du egoitza; bertan, astronomiari buruzko hitzaldiak, ikastaroak eta tailerrak ematen dituzte, eta, ondoren, YouTubeko kanaletik zabaltzen dituzte. Urtero obserbazio publiko batzuk antolatzen ditu, leku egokietan, zerua behatzeko.

Agustín Sánchez-Lavega, Fisika Aplikatuko katedraduna eta UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolako Planeta-Zientzien Taldeko zuzendaria, eta José Félix Rojas, Fisika Aplikatuko irakaslea eta UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolako Planeta- Zientzien Taldeko kidea, izan ziren talde honen hazia. Astronomiarekiko interesak 1973an batu zituen, hemezortzi eta hamasei urte besterik ez zituztenean. Gaur egun Sánchez-Lavega Estatuko talentu handieneko pertsonen Forbes zerrendan agertzen da, lau aldiz izan da Nature aldizkariaren azala eta 2016ko Euskadi Ikerketa Saria irabazi du.

Galileo Buletina 1992tik 2011ra argitaratu zen. Bazkideen eta kolaboratzaileen artean doan banatzen zen.

Galileo: boletín astronómico / Agrupación Astronómica Vizcaína = Bizkaiko Astronomi Elkartea

  

= Euskal Herriko musika aldizkaria

Belén Mijangosek, Informazio Zientzietan lizentziatua eta rockaren oso zalea, El Tubo sortu zuen 1989ko ekainean eta bere zuzendaria izan zen 2000 urtean desagertu zen arte. Bilboren bizitza musikalean protagonismo itzela izan duen emakumea da; 1986an Alternatiba promotorea sortu zuen Javi Arnaizekin eta Iñaki Larrinagarekin batera, eta Bilbo Hiria lehiaketa diseinatu zuten, baita Aste Nagusirako bertako rock erakustaldia ere. 1980 eta 1987 artean argitaratu zen Muskaria aldizkariko kolaboratzailea izan zen, eta Mijangosek berak El Tuboren ama bezala aipatzen zuen. Bere asmoa tokiko taldeek eta Euskadin musikaren industrian lan egiten zuen jendeak erakusleiho bat eta underground kulturaren adierazpide bat aurkitzea izan zen.

El Tubo hilero banatzen zen Euskadiko disko-denda guztietan, garai hartan asko baitziren, eta taberna guztietan. Pixkanaka, estatu mailan hedatu zen, eta Latinoamerikan irakurleak izatera eta Seattletik diskoak jasotzera iritsi ziren, aldizkariko aipamenetan sar zitezen.

Bizkaiko Foru Liburutegiak aldizkari honen bilduma osoa dauka.

El tubo : periódico musical del País Vasco = Euskal Herriko musika aldizkaria