Izaten programa

Bizkaiko Foru Aldundiak Izaten programa bultzatu eta finantzatzen du. Programa hori Emakumeekin elkarteak garatzen du, eta emakumeen garapen profesionalerako apustua da gure lurralde historikoan.

Langabezian (edo enplegua hobetzeko egoeran) dauden 15 emakumek beren ezagutzak, gaitasunak eta harreman-sare profesionala hobetu eta zabaldu ahal izango dituzte banakako eta taldeko tailerretan, tutoretza pertsonalizatuetan eta hainbat topaketaren bidez.

Izena emateko epea urtarrilaren 9an amaituko da, eta esteka honen bidez egin behar da eskaera: eEskaera-inprimakia.

Inprimaki hori bidaltzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, idatzi socias@emakumeekin.org helbide elektronikora, edo deitu telefono-zenbaki honetara: 644 787 985

Programak hiru hilabete iraungo du, eta honako hauek egiteko aukera emango du:

  • Autoezagutza pertsonal/profesionalaren maila hobetzea.
  • Gaitasunak, trebetasunak, rolak, joerak eta abar identifikatzea.
  • Profil pertsonal-profesionalari ondoen egokitzen zaizkion espazio profesionalak eta lanpostuak ezagutzea.
  • Garapen profesionalerako tresna pertsonalak entrenatzea.
  • Hurbileko emakume profesionalen esperientziak ezagutzea.
  • Ahalmen sortzailea aztertzea.
  • Laguntza-sarearen tamaina eta kalitatea handitzea.