Ohiko galderak

    1. 1. fasea. Informazioa eta diagnostikoa
    2. 2. fasea. Aurrerakina eta Hasierako Dokumentu Estrategikoa (HNA)
      • Informazio hitzaldia
      • Ekarpenetarako postontzia
    3. 3. fasea. Tramitazioa eta parte-hartzea
      • Aurrerakina azaltzen duen bideoa/li>
      • Informazio-hitzaldiak
      • Parte hartzeko saoiak
      • Galdetegi digitala
      • Ekarpenetarako postontzia
      • Aurrerakinari buruzko iradokizunak aurkeztea
  • Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuriak zehazten duen bezala, herritarren partehartzea prozesu bat, eskubide bat eta betebehar bat da, baita jarrera bat ere, eta honako ideia hauek ezartzen ditu:

    • Ikaskuntza eta garapen pertsonal eta kolektiborako prozesu bat da. Harremanak, erantzunak, ekintzak eta abar eraldatu nahi ditu, pertsona guztiei espazioa eta hitza emanez balio publikoaren sorkuntzan beren erantzukizuna eta eragiteko ahalmena balia dezaten.
    • Parte-hartzea eskubide bat ere bada; izan ere, pertsona guztiek, bazterketarik gabe, parte hartu ahal izan behar dute eta eragiten dieten jarduera eta erabaki publikoetan aktiboki parte hartzeko aukera izan behar dute. Parte hartzea inoiz baino eskuragarriagoa eta beharrezkoagoa den une hauetan, parte-hartzea ulertu behar da guztion ongizatea lortzera bideratutako herritarren betebehar gisa ere.
    • Parte-hartzea gaur egun borondatezkoa eta desiratua izanik, oso lotuta dago jarrera bati, parte hartzeak autonomia, askatasuna eta erantzukizuna eskatzen baititu. Beraz, halakorik ez badago, norbaitek parte hartu nahi ez izatea onartu beharko litzateke. Eta muturrera eramanda, parterik ez hartzea ere parte hartzeko modu bat izan daiteke.
    • Ezinbestekoa da parte-hartzea hausnartzeko, ikasteko eta eztabaidatzeko gune kolektibo eta konplexu gisa ulertzea, planteatutako erronketarako estrategiak eta irtenbideak bilatzeko gune gisa. Xedea da estrategia eta irtenbide horiek gizarte osoari edo horiek garatzen diren inguruneari mesede egitea, pertsona edo talde zehatzen interes partikularrei erantzutetik aldenduz.
  • Lurralde Plan Partziala garrantzitsua da Arratiako biztanleentzat, eta, beraz, funtsezkoa da herritarrek, oro har, planari ekarpenak egin ahal izatea. Zure parte-hartzeak honetarako balio du:

    • Lurralderako konponbide hobeak aurkitzeko.
    • Herritarren ezagutzaz eta esperientziaz baliatzeko.
    • Adostasunak lortzeko elkarguneak bilatzeko eta herritarren eta erakundeen arteko konpromisua eta kolaborazioa sustatzeko.
    • Taldekoari eta guztien ongiari protagonismoa emateko, banakakoa baino haratago.
    • Herritarren beharrak erantzun bihurtzeko, herritarrak gogoan izanda foru politikak, programak eta zerbitzuak egiteko, jarraitzeko eta ebaluatzeko orduan.

    Gainera, Arratiako LPPko parte-hartzea bat dator Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarren eta Gizartearen Partaidetzarako 2020-2023 Planarekin. Zehazki, 1. Lerroarekin: BFAren politika, programa eta zerbitzuetan parte hartzea, 1.1 Foru-estrategiak eta -planak egiten. Ildo horretatik, Arratiako LPParen parte-hartzeak honako hau egingo du: parte hartzeko prozesuak diseinatzea eta estrategiak eta planak egiteko prozesuaren barruan sartzea, partaidetza prozesuak dinamizatzea, emaitzen eta eraginen ebaluazioa eta kontuak ematea, eta parte hartzeko dinamikak estrategia eta planen gobernantza-ereduetan txertatzea.

  • Arratian bizi diren pertsonak informazio-iturri ordezkaezina dira, lurraldearekin duten zuzeneko esperientziaren emaitza. Horregatik, Arratiako LPPa berrikusteko prozesuan parte hartzera gonbidatuta daude Arratia bizi, lan egin, ikasi edo bisitatzen duten herritar guztiak.

    Herritarren ideiak gehitzeak plangintza aberastea eta kalitate teknikoa hobetzea dakartza.

    Proposatzen diren eragile-talde handiak sei dira, nagusia lehenengoa dela ulertuta, eta, ondoren, hurrengo hirurak.

    • Arratian bizi diren pertsonak
    • Tokiko elkarteak
    • Arratian lan egiten edo ikasten duten pertsonak
    • Arratia bisitatzen duten pertsonak (aisialdirako edo senideak edo lagunak bisitatzeko)
    • Udalako / udalaz gaindiko teknikariak
    • Ordezkari politikoak
  • Berrikusteko prozesu hori -bistan denezez da hutsetik abiatutakoa: berrikuspena denez, horren abiapuntua 2010ean, Arratiarako onartu zen Lurralde Plan Partziala da.

    Azken urte hauetan, dokumentuak izan ibilbideak hainbat ikaskuntza sortu ditu; garrantzitsua izango da ikaskuntza horiek eta lurraldebaldintzatzaileak eta aurrez zeudenak kontuan hartzea.

    Kontuan hartu behar da LPParen irismenetik beretik haratago doazen gaiak edo problematikak sor daitezkeela; ildo horretan, LPPa berrikustea eta prozesu parte-hartzailea Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenetara mugatuta egongo dira, baita Arratia beraren baldintza fisiko eta sozioekonomikoetara ere. Bestalde, garrantzitsua da LPPa berrikusteko prozesuaren denbora-mugak aipatzea, denbora-esparru zabal batean garatzen baita.