Bizikleten Zirkulazio Segurua

Hiru dokumentu erraz eskaintzen dizkizugu zure bide-segurtasuna hobetzeko, txirrindulari baten ikuspegitik. Bolante baten atzean egon edo bizikleta baten gainean egon, interesatzen zaizu jakitea nola hobetu zure segurtasuna zein bidean zurekin batera doazenena. Oparitu segurtasuna zure buruari!

Bizikletaz, autoz edo oinez joaten garen pertsonak

Elkarrekin bizi gara, eta beraz, elkar ulertzea da onena, osasungarriena eta errealistena, baita eraginkorrena eta atsegingarriena ere. Horretarako, ezinbestekoa da elkar ezagutzea eta geure buruan bakarrik ez pentsatzea, besteen lekuan jartzea baizik.

Deskargatu eta partekatu!

  • BIZIKLETA ZIRKULAZIO SEGURUA (700 KB)- "Gure bideak ERRESPETUZKO ETA BIZIKIDETZA eremuak izan daitezen"

    Txirrindularien bide-segurtasunerako gako nagusiekin egindako liburuxka-triptikoa

  • MUGI ZAITEZ ZENTZUZ (3 MB)-"Erabilerek gure kale eta errepideetan elkarbizitza egokia izan ditzaten"

    Auto bat gidatzen duenaren eta bizikletaz ibiltzen denaren ikuspegitik egindako 28 orriko bizikleta-zirkulazio segururako eskuliburua.

  • BIZIKLETAZ IBILTZEKO ARAUTEGIA (430 KB)

    Sei orriko liburuxka bat da, trafikoari edota txirrindularien mugikortasunari buruzko arautegi eguneratu guztiarekin, auto-gidarien eta bizikleta-gidarien ikuspegian oinarrituz egindakoa.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.