Habiak

Liztor asiatikoa. Relax eta deitu udaletxera.

Habiak handiak dira, borobilak edo obalak, eta 40 cm-tik gorako diametroa izaten dute; normalean zuhaitzen adaburuetan edo goiko adarretan egoten dira, eta gutxiagotan zuhaixken gainean. Habia gehienak zuhaitz garaietan aurkitu dira (haritz, makal, akazia eta koniferoetan), baina hirialdeetan ere hedatzen ari da, itxuraz. Jarduera handieneko sasoietan 1.200 - 1.800 ale egon daitezke bigarren mailako habiaren barruan.

Habiek sarrera bakarra dute. Albo batean dago, 15 bat milimetrokoa da, eta goian babesa dauka. Habia handi batek 15.000 gelatxo ere eduki ditzake, eta kanpoaldean 5-6 zelulosa geruza dauzka.