Euskal Herria Museoa

Euskal Herria Museoa

Euskal Herria museoak Alegriako jauregi barrokoan du bere egoitza. 1733. urtean berreraiki zen. Bizkaiko Foru Aldundiak orubea 1982. urtean erosi zuen eta, orduan, Euskal Herria museo bezala birgaitu zuen, erakusketa bat antolatzeko xedez. Helburua foru ingurunearen esanahi historiko, politiko eta kulturala adieraztea eta Euskal Herriak osatzen duen erkidego espiritualaren ezaugarriak azaltzea zen.

Museoa lau solairutan egituratzen da. Lehenengo solairua ingurune fisikoa ezagutzeko da, herrialdean bizimoduak baldintzatzen baititu. Lehenengo solairuan eboluzio historikoa lantzen da eta egungo konfigurazio politikoa lortzeko gertaerak aurkezten dira. Bigarrenean eta azkenekoan, asko definitzen duten azalpenak daude, besteak beste, kirola, folklorea, jaia, musika, dantza, sinesmenak eta mitoak. Azkeneko solairua, atikoa, aldi baterako erakusketei gordetzen zaie. Mezua oso erraza da: zuk Euskal Herrian interesa baduzu, hau da toki paregabea arrastoak jarraitzeko.

Ordutegia

Azarotik martxora

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-17:00
  • Igandeetan: 11:00-15:00
  • Astelehenak itxita urriko azken astelehena eta jaiegunak izan ezik.

Apiriletik urrira

  • Asteartetik larunbatera: 10:00-18:30
  • Igandeetan: 11:00-15:00
  • Astelehenak itxita urriko azken astelehena eta jaiegunak izan ezik.
  • Uztaila eta abuztuko astelehenak: 11:00-15:00

Argibide gehiago

Prezioak:

  • Orokorra: 5 €
  • Murriztua: 3 € (Familia ugariak, familia monoparentalak, ezgaitasundun pertsonen laguntzaileak, ikasleak, jubilatuak, langabeak, 10 lagunetik gorako taldeak, gidak, irakasleak, kazetariak, erromesak).
  • Ikasleak: 1 €.
  • Doako sarrera:
    • Publiko guztientzat: larunbatetan.
    • Doako sarrera duten kolektiboak:
      • 16 urtetik beherakoak.
      • Desgaitasunen bat duten pertsonak.
      • Esklusio-arriskuan dauden pertsonak.
      • ICOMeko kideak.
      • Taldearekin datozen gidariak.
      • Taldearekin datozen irakasleak.
    • Publiko guztientzako doako jardunaldiak:
      • Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18a).
      • Bonbardaketaren urteurrena (apirilaren 26a).

* Doakotasuna edo deskonturen bat eskuratzeko, dagokion egiaztagiria aurkeztea nahitaezkoa da.

Bisita gidatuak: Taldeentzako bisita gidatuak (gutxienez 10 pertsona), aldez aurretik hitzordua eskatu ostean.


Gorbeiako parke naturaleko parketxea

Interpretazio-zentro edo parketxe honek baditu zenbait ikus-entzunezko komunikabide eta Gorbeiako Parke Naturalari buruzko erakusketa iraunkor bat. Haren diseinuari esker, gurutzerainoko igoera birtual bat egin dezakegu. Eskola-umeen taldeentzako programa didaktikoak ere baditu, ingurua ezagutzeko ibilbide gidatuak barne.

Ordutegia

De 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Egunero.

Argibide gehiago

Informazioa eta taldeen erreserbak: 94 673 9279 o gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus

Parketxeko ekimenen eta Naturgunearen inguruko informazio gehiago: Gorbeia.


Armañongo parke naturaleko parketxea

Pozalaguako harrobiaren mineral birrinketa-toki ohian kokatuta dago Armañongo Parke Naturaleko eta Ordunteko Mendietako Kontserbazio Bereziko Gunea (KBG).

Zentroaren erakusketa hiru soilairutan banatuta dago. Erakusketa honen bidez, Karrantza eta Trutzioz artean kokaturiko Armañon Parke Naturalaren eta Ordunteko Mendiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren balio ekologiko, natural eta kulturalak ezagutu ditzakegu.

Igogailu panoramiko baten bidez, kobazulo artifizial batean murgildu gaitezke.

Ordutegia

Asteartea eta Igandea.
10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

Uztaila y Abuztuan egunero dago zabalik.

Argibide gehiago

Izen ematea: 946 560 079 eta armanon.parke.naturala@bizkaia.eus

Parketxeko ekimenen eta Parke Naturalaren inguruko informazio gehiago: Armañón.


Biblioteca Foral

Foru Liburutegia

Ordutegia

  • Neguan:
    • astelehenetik ostiralera, 8:30etik 20:30era
    • larunbatetan, 9:00etatik 13:30era
  • Udan:
    • astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:30era
    • larunbatetan, 9:00etatik 13:30era

Argibide gehiago

Prezioak: Sarrera doakoa.

Web orria: www. https://www.bizkaia.eus/kultura/foru_liburutegia


Santimamiñe haitzuloa

Santimamiñe haitzuloa

Santimamiñe haitzuloa Bizkaiko aztarnategi arkeologikorik garrantzitsuena da. Giza kokaguneen aztarnak kontserbatzen ditu eta 14.000 urte baino gehiago dituzte. Barruan ia berrogeita hamar labar pintura eder ditu: bisonteak, zaldiak, hartza, oreina…

2008. urtean gizadiaren ondare aitortu zuten.

Ordutegia

Bisitaren eguna baino lehen erreserba egitea eskatzen da. Kontsultatu plazen eskuragarritasuna.

Argibide gehiago

Ordutegiei eta prezioei buruzko informazioa webgunean kontsulta daiteke: https://bizkaikoa.bizkaia.eus/detalleContenido.asp?id=69&t=1&idioma=EU

Zelan iritsi:

Santimamiñe haitzuloa Kortezubiko udalerrian (Bizkaia) dago. Hori 400 biztanle inguruko herri txikia da. Bizkaiko barrualdea eta Urdaibaiko eskuinaldea (Arteaga, Laga eta Laidako hondartzak, Ibarrangelu edo Lekeitio) lotzen dituen errepideak udalerria zeharkatzen du. Kortezubi Gernikatik 5 minutura besterik ez dago, baina Santimamiñe pixka bat urrunago aurkituko dugu eta Gernikatik iristeko 10 minutu beharko ditugu.

Gernikara hurbiltzean (Amorebieta-Etxanotik edo probintziaren barrualdetik iritsita) hiribilduan sartzea saihestuko dugu eta, horretarako, “hondartzak/Lekeitio” norabidean saihesbidea hartuko dugu, BI-635 errepidetik Barrutia auzoko biribilguneraino. Gernika atzean geldituko da eta BI-2238 errepidetik 2 km-tan aurrera egingo dugu.

Idokilizko auzoa zeharkatu ondoren eta Kortezubiko hirigunera iritsi baino lehen, jaitsieran BI-4244 errepidera okertuko dugu. Hala eta guztiz ere, haitzulorako sarrera pasatu arren, 200 metrora biribilgunea aurkituko dugu eta noranzkoa aldatzeko aukera eskainiko digu. Hala, berriz itzuliko gara bidegurutzera.

BI-4244 errepidea hartutakoan, zuzenean eta galdu gabe Santimamiñe haitzuloraino iritsiko gara. Errepideak gutxi gorabehera 2-3 km ditu eta amaieran Santimamiñe haitzuloaren oinetan bukatuko dugu. Ikusi ondorengo mapan Santimamiñen bidearen amaiera eta 2 aparkaleku eskuragarriak. Ailegatzen garenean, ibilgailua xede horrez gaitutako aparkalekuan edo errepidearen azpian dagoen aparkalekuan (azkenekoa seinaleztatu gabe) utzi ahal izango dugu.