NIC ekintzailetza

NIC EMPRENDEren xedea da zilarrezko ekonomiaren alorrean ekintzailetza sustatzea. Horretarako, co-working espazio bat jartzen du eskura, 470 metro koadrokoa eta 36 postukoa, eta lanerako beste espazio batzuk ere badaude eskuragarri. Espazioa eskuragarri dute zilarrezko ekonomiaren inguruko proiektu bat duten edota jarduera bat gauzatzen duten ekintzaile, startup nahiz enpresek, hau da, kontzeptu horren ardatz hauetako batean dihardutenek: Biztanleria aktiboa, Osasuna eta ongizatea, Osasun laguntza, Epe luzerako zaintza eta Finantzaketa eta aholkularitza.

Instalatutako erakundeak

  • AcceXible

  • Kuvu

  • mugikon

  • Mundo Pua - Sua Jauna

  • Plataforma50 - <span lang="en">hacking longevity</span>

  • Serenior

  • <span lang="es">Vamos a cuidarnos</span>

NIC-letter: Bizkaiko bizi-luzetasunari buruzko gaurkotasun guztiak

NIC-letter Nagusi Intelligence Center-en (NIC) hilabeteroko aldizkaria da. Bertan argitaratzen dira Bizkaiko gizartea luzeago bizitzeko, inklusiboagoa izateko eta etorkizunerako prestatzeko trantsizioa markatzen duten aurrerapen, ekimen, ekitaldi eta azken joera nagusiak.

Kontaktua NIC: Nagusi Intelligence Center

  • Aita Gotzon 37, 48610 Urduliz Bizkaia. 3. eta 4.solairuak.
  • E-mail: NIC@bizkaia.eus
  • Telefonoa: 946 400 428

Espazio eskaera

Ezagutu nahi bagaituzu eskatu bisita bat galdetegi honen bidez.

Bisita eskaera