Berriak
2026(e)ko azaroaren 09(a) 12:15
Gizarte Ekintzak 814 milioi euro izango ditu 2027an, aurreko ekitaldian baino 47 milioi gehiago, zainketak eta gizarte-laguntzak sendotzeko
Gizarte Ekintzako Saila
Gizarte Ekintzako foru-diputatu Amaia Antxustegik bere sailaren 2027rako aurrekontu-proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, % 6,10 haziko da, eta lehentasuna emango die mendekotasunaren arretari, iraupen luzeko zainketei, umeei eta desgaitasuna duten pertsonei.
Gizarte Ekintzako 2027ko aurrekontu proiektuaren aurkezpena
Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak 813,98 milioi euroko aurrekontua izango du 2027an, hau da, 2026an baino 46,83 milioi gehiago, hots, % 6,10eko gehikuntza. Gizarte Ekintza Sailaren aurrekontua foru-erakundeko sailetara bideratutako aurrekontu osoaren % 45,06 da.
Gizarte Ekintzako foru-diputatu Amaia Antxustegik kontu horien ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusietan. Kontuok aurrekontu-ahaleginari eutsiko diote zainketak, konpainia-zerbitzua edo autonomia garatzeko baliabideak behar dituzten pertsonentzako arretaren eta laguntzaren arloan.
Antxustegik azaldu duen bezala, «konprometituta jarraitzen dugu iraupen luzeko zainketekin eta zainketen pertsonalizazio eta erantzukidetasunarekin, ikuspegi komunitario batetik. Gainera, aurrera egin nahi dugu laguntzeko eta esku hartzeko baliabideen kalitatean eta segurtasunean, eta zentroei eta euren profesionalei lagundu nahi diegu arreta hobetzeko ezagutza sortzen eta kudeatzen».
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE) eta Gaikuntza
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak 175 milioi euro jasoko ditu datorren urtean Gizarte Ekintza Sailetik bere jarduera gauzatzeko, 2026an baino ia 6 milioi gehiago. Haietatik 89,02 milioi euro (5,82 milioi gehiago) 887 profesionalek osatzen duten plantillaren pertsonal-gastuetara bideratuko dira. GUFEk, hala, funtsezko pieza izaten jarraitzen du Bizkaiko egoitza-zentroen sarean eta iraupen luzeko zainketen eredu bateranzko trantsizioan. Gainera, 74,13 milioi euro bideratuko dira adingabeak babesteko sistema indartzeko.
Gaikuntzak, berriz, 4,19 milioi euro izango ditu, aurreko ekitaldian baino % 12,55 gehiago. Plantilla 25 lanpostutik 27ra igaroko da, hartutako laguntza-neurrien eta kuradoretzen gehikuntzari erantzuteko, bai eta neurri horien berrikuspenari ere.
Umeak babesteko baliabide gehiago
Umeen programak 14,67 milioi euro izango ditu, 2026an baino % 7,85 gehiago. Babesgabezia-egoeran edo egoera horretan egoteko arrisku larrian dauden adingabe eta nerabeak babesteko jarduerak biltzen ditu programa horrek. Kopuru horri egoitza-harrerako etxe eta zentroetarako GUFEren bidez kudeatzen diren 74,13 milioiak gehitu behar zaizkio.
Partida nagusien artean, 5,37 milioi euro daude, babesgabetasun-egoeretan familiako esku-hartze espezializatua egiteko, banantzeak prebenitze eta, ahal denean, familia berrelkartzen laguntze aldera. Familia barruko sexu-abusuen biktima diren ume eta nerabeei arreta psikologikoa emateko baliabideak ere gehitu dira (617 320 euro), baita gizarte-gatazkan dauden nerabeekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko programetarako baliabideak ere (852 500 euro).
Aurrekontuan 2,8 milioi euro gordeko dira familia-harreraren konpentsazio ekonomikoetarako, eta 1,33 milioi euro, berriz, hura babesteko eta jarraipena egiteko. Berebat, harrera espezializatuko programa sendotuko da, 551 130 euro izango baititu; aurreko ekitaldian, berriz, 420 000 euro izan zituen.
275 milioi baino gehiago mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko
Mendekotasuna duten pertsonen arretak 275,67 milioi euro izango ditu, aurreko ekitaldian baino 11,77 milioi gehiago. Sailaren gastu-arlo nagusietako bat da, eta haren baliabideen heren bat baino gehiago biltzen du.
Egoitza-plazen finantzaketa 145,36 milioi euro izango da. 2 790 plaza arrunt jaso dira, 35 zainketen arloko konplexutasun handikoak eta 450 bizikidetza-unitateetakoak. Haiei udalekin hitzartutako 587 plazak gehitu behar zaizkie, 26,12 milioi euroko zuzkidurarekin.
Eguneko zentroek 20,1 milioi izango dituzte, iaz baino 1,6 milioi gehiago. Bestalde, unitate soziosanitarioek 3,78 milioi izango dituzte 69 plaza mantentzeko, lurraldeko zenbait baliabidetan banatuta. Aurrekontuak 5,16 milioi ere jasotzen ditu gaur egun zerbitzua ematen ari diren etxeTIC zentroen funtzionamendurako.
122 milioi baino gehiago desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko
Desgaitasuna duten pertsonentzako programak 122,63 milioi euro izango ditu, 2026an baino % 5,39 gehiago, hau da, 6,27 milioi gehiago.
Kopuru horretatik 77,43 milioi euro egoitza-zentroak eta etxebizitzak finantzatzeko erabiliko dira, hirugarren sektore sozialeko zenbait entitaterekin egindako hitzarmenen bidez. Beste 38,32 milioi egoitzakoak ez diren zentro eta zerbitzuetako plazetara bideratuko dira.
Autonomia pertsonala sustatzeko zentroen finantzaketa ere handituko da, eta 1,41 milioi euro izango dituzte. Baliabide horien artean, honako hauek daude: ADEMBIk Ibarrekolandan duen zentroa eta entitate horrek Zornotzan duen zentro berria, esklerosi anizkoitza duten pertsonentzat; ATECEk San Ignazion duen zentroa, hartutako kalte zerebrala duten pertsonentzat; Arreta Inklusiboa (Down Sindrome Fundazioa); Gorabidek Muskizen duen zentroa, eta Bilbao Formarte zentro berria.
Etxean bizitzen jarraitzeko baliabide eta laguntza gehiago
Etxeko Arreta programak 117,10 milioi euro izango ditu, 2026an baino ia 13 milioi gehiago. Helburua zainketak behar dituzten pertsonei laguntzea da, euren ohiko ingurunean bizitzen jarraitu eta euren bizi-proiektua behar dituzten laguntzekin garatu ahal izan dezaten.
Familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoak 81 milioi euro izango ditu, aurreko ekitaldiko 74,5 milioien aldean. Egoitza-zerbitzuari lotutako prestazioak 15,5 milioi izango ditu, eta beste 3 milioi atseden-zerbitzuari lotutako prestaziorako gordeko dira.
Horrez gain, 1,6 milioi euro bideratuko dira, araudi espezifikoa aplikatuz, 3+ graduko muturreko mendekotasuna duten pertsonei, nagusiki AEA duten pertsonei, finantzaketa ematera, laguntza pertsonala kontrata dezaten. Bestalde, laguntza pertsonala kontratatzeko prestazio arruntak milioi bat euro izango du.
Prestazio ekonomikoak eta autonomiarako laguntzak
Kotizazio gabeko pentsioetarako aurrekontua 70,59 milioi euro da, 2026an baino % 8,63 gehiago. Kopuru horretatik gehiena kotizazio gabeko pentsioei dagokie, bai eta LISMI prestazioei ere.
Laguntza-produktuei dagokienez, Gizatekek sistema misto baterantz egingo du aurrera, eta, horretarako, konbinatu egingo ditu, batetik, laguntza teknikoen kudeaketa eta erosketa eta, bestetik, ekipamendu berreskuragarriaren mailegua eta berreskuratu ezin diren produktuak erosteko eta etxebizitzak eta ibilgailuak egokitzeko dirulaguntzak. Horretarako, 1,1 milioi euro bideratuko dira laguntza teknikoak kudeatu eta erostera; 1,76 milioi ekipamendu berreskuragarrira, eta 1,75 milioi dirulaguntzen programara.
Orobat, 48 000 euroko dirulaguntza bat sortu da, Bizkaiko gorren bizitza independentea eta autonomia babesteko. Horrez gain, bere horretan eutsiko zaie bizitza independenteko eta lagun egiteko programak gauzatzen dituzten gizarte-entitateentzako laguntza-ildoei.
Ebaluazioa, orientazioa eta arreta goiztiarra sendotzea
Ebaluazio eta Orientazio Programak 14,43 milioi euro izango ditu, aurreko ekitaldian baino % 11,73 gehiago. Zuzkidura horren barruan sartzen dira desgaitasuna eta mendekotasuna ebaluatzeko baliabideak, txosten teknikoak eta eskuragarri dauden laguntza eta zerbitzuei buruzko orientazioa.
Arreta goiztiarrak 5,77 milioi euro izango ditu, 51 zentroren bidez emateko. Gainera, 900 000 euro gordeko dira gizarte-larrialdiko egoeren arreta koordinatzeko.
Bizi-luzetasuna eta erronka demografikoa
Bizi-luzetasunaren eta Erronka Demografikoaren Programak 1,43 milioi euro izango ditu datorren urtean. Jarduera-ildo nagusien artean daude Nagusi Intelligence Center garatzea; Bizi-luzetasunaren eta Zainketen Behatokia; Bizkaia adin guztietarako lurralde lagunkoia izan dadin bultzatzea (250 000 euroko zuzkidura), eta bizi-luzetasunaren eta zainketen inguruko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak babestea (beste 200 000 euro).
Prebentzioa, autonomia pertsonala, laguntzen pertsonalizazioa eta komunitateari lotutako zainketen garapena dira Gizarte Ekintza Sailaren zerbitzu eta prestazioen 2027rako plangintza bideratzen duten ildoetako batzuk.
este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.