Bizkaiko Bizi-luzetasunaren eta Zainketen Behatokia (BZB)

Behatokia

Zer gara

Bizkaiko Foru Aldundiaren organo aholku-emailea gara, Gizarte Ekintza Sailaren Bizi-luzetasunaren eta Erronka Demografikoaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

Gure egitekoa da ezagutza sortzeko eta transferitzeko azpiegitura egonkor bat eraikitzea, bizi-luzetasunaren bilakaera ulertzen, joerak aurreikusten eta politika publikoen plangintza hobetzen ahalbidetzen duena.

Hiru helburu zehatz ditugu, halan ola

  • Dinamika demografikoak aztertzea, Bizkaiko Lurralde Historikoko bizi-luzetasunaren erronkari eta iraupen luzeko zainketei arreta berezia eskain diegularik.
  • Joerak aurreratzea, prospektibaren eta ezagutza-transferentziaren bidez.
  • Ebidentzian oinarritutako politika eta praktika publikoak garatzea.

Aholku-Batzorde Zientifikoa

Aholku-batzorde Zientifikoak ezagutza espezializatua, kontraste metodologikoa eta lan-ildoetarako orientazioa ematen ditu. Urtean hiru aldiz biltzen da, jardueren aurrerapena berrikusteko, egindako produktu nagusiak aztertzeko eta lan-ildo berrietarako gomendioak formulatzeko.

Esparru akademikoko, gizarte-erakundeetako, administrazio publikoetako, ikerketa-zentroetako eta erakunde espezializatuetako adituek osatzen dute, bizitza- eta zaintza-politiken garapenean eta azterketan ibilbide luzea dutenak.

Zaintza

Informazio soziodemografikoaren bisorea

Behatokiak aginte-taula bat egiten du, izaera demografiko eta sozialeko funtsezko adierazleak aldizka bildu, sistematizatu eta eguneratzen dituena. Herritarren premien bilakaerari jarraitzea joerak identifikatzea eta Bizkaiko bizi-luzetasunarekin, bizi-baldintzekin eta zaintza-premiekin lotutako politika publikoen diseinua, plangintza eta ebaluazioa babestea ahalbidetzen du.

Behatokiaren beraren oinarrizko azterketa soziologikoaz elikatzen da eta bigarren mailako iturri estatistikoez, hala nola: Eustaten eta Eusko Jaurlaritzaren eragiketez arlo soziodemografikoan, lanean, diru-sarreretan, kontsumoan, gaitasun digitaletan eta osasunean eta, bai Bizkaiko Foru Aldundiaren mendekotasuna aitortuta duten pertsonen erregistroaz ere.

50 urtetik gorakoen premien inkesta

Bi bizkaitarretik batek 50 urte baino gehiago ditu. Haien beharrei aurrea hartzeko, entzun egin behar zaie lehenik. Bizkaiko 50 urtetik gorako biztanleen premiei buruzko inkestak talde horren ikuspuntuen, igurikimenen eta eskaeren panoramika eguneratua eskaintzen du: iraupen luzeko zainketen inguruan dituzten premiak ezagutzen ditu, laguntza formala eta informala eskura duenentz neurtzen du, eta jasotzen dituzten zainketekin loturiko bizi-kalitatea balioesten du.

Liburutegi birtuala

Liburutegi birtualak bizi-luzetasunaren eta zaintzan espezializatutako ezagutza antolatzen du, eta interesa duten guztien eskura jartzen du.

100 erreferentzia baino gehiagorekin eta etengabe gaurkoturik, funtsaren edukia eskuragarri dago dohanik kontsultatzeko.

Analisia

Analisi monografikoak

Gure analisi monografikoek eskura dauden datuak interpretatzen dituzte, identifikatutako joerak testuinguruan kokatzen dituzte eta ezagutza aplikatua sortzen dute politikak diseinatzeko oinarri gisa.

2026-2030 Bizkaiko Erronka Demografikoaren Estrategian jasotako erronka demografikoaren eremu nagusiak jorratzen dituzte, hala nola: bizi-luzetasuna, gazteak, belaunaldien arteko kohesioa, migrazioak eta biztanleriaren oreka lurraldean. Horiek sortzen ari diren fenomenoak izateaz gain jarraipen espezifikoa behar dute, gizartean eragin baitezakete.

Iturri estatistikoen azterketa kuantitatiboa eta ebidentziaren berrikuspena konbinatzen ditugu, eta, hala dagokionean, beste lurralde batzuekin alderatutako ikuspegiak egiten ditugu, arreta berezia honako hauei jarriz: barneko zein lurraldeko, sozioekonomiako, generoko edo jatorriko desberdintasunei eta bai, halaber, fenomeno bakoitzaren denbora-bilakaerari ere.

Txostenak

Evaluazioa

2026-2030 Bizkaiko Erronka Demografikoaren Estrategiaren betetze-maila ebaluatzen dugu eta espero diren inpaktuak lortu direla egiaztatzen dugu, honako bi mailatan:

  • Prozesuaren ebaluazioa: lau arloetan aurreikusitako jardueren gauzatze-mailaren jarraipena, ezagutza eta ikerketa, adin guztientzako lurraldea, bizitza-luzeraren ekonomia eta eraldaketa kulturala, eta horien lehentasunezko ildoak.
  • Emaitzen eta inpaktuen ebaluazioa: Estrategian aurreikusitako ondorio sozial, ekonomiko eta instituzionalei lotutako funtsezko adierazleen bilakaeraren azterketa.

Ebaluazioak hiru elementuren gaineko ikuspegi kuantitatibo eta kualitatiboa konbinatzen du:

  • estrategiaren helburuekin bat datorren jarraipen-adierazleen sistema
  • administrazio-, estatistika- eta dokumentazio-iturrietako informazioa aztertzea
  • elkarrizketa edo lan-saioen bidez, inplikatutako eragileekiko kontraste kualitatiboko prozesu bat, emaitzak testuinguruan kokatzeko eta zergatik gertatzen diren ulertzeko.

Prospektiba

Bizi -luzetasunaren eta Zainketen Behatokiak gogoeta estrategikorako guneak bulkatzen ditu, biztanleen zahartzeak dakartzan erronkak hobeki ulertzeko eta bizi-luzetasunaren eta zaintzaren geroa markatuko duten aldaketak aurreikusteko. Joerak aztertuaz eta adituekin lan eginaz, politika publikoak planifikatzeko eta garatzeko ezagutza sortarazten du.

Lan horren kalitatea eta zorroztasuna indartzeko, Behatokiak badu Aholku-Batzorde Zientifiko bat zahartzean, zaintzan, gizarte-politiketan o ikerkuntzan ospe handiko adituez osoturik dagoena. Horrez gain, lankidetza estua du Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordearekin (GEHEB), arretarekin eta autonomia pertsonalarekin lotutako dilema etiko nagusiei buruzko hausnarketa txertatuaz, analisiak bideratzeko eta aberasteko.

Ebaluazioa

Behatokiak Bizkaiko zahartzearekin eta zaintzarekin lotutako politika, estrategia eta arreta-ereduen jarraipena eta ebaluazioa egiten du. Jarduera nagusietako bat hauxe da: 2026-2030 Bizkaiko Erronka Demografikoaren Estrategiaren ebaluazioa da, horren helburua delarik aurreikusitako jardueren garapen-maila ezagutzea eta lortutako emaitzak eta inpaktuak baloratzea.

Lan horretan adierazleak, datu estatistikoak, informazio administratiboa eta dokumentala aztertzen dira eta, horiek, emaitzekin eta inplikatutako eragileekin erkatzen dira. Horrela, Behatokiak egindako aurrerapenen ikuspegi zorrotza lortzen du, hobetzeko aukerak identifikatzen ditu eta politika publikoen diseinua eta ebaluazioa indartzeko ebidentzia erabilgarria sortzen du.

Transferentzia

Gure ekitaldiek geuk sorturiko ezagutza zabaltzen dute, eta bizitza-luzeraren eta zainketen esparruko eragileen arteko eztabaida artikulatzen dute.

Ebidentziak partekatzeko, ikuspegiak kontrastatzeko eta profesionalen, arduradun publikoen, komunitate akademikoaren eta inplikatutako beste eragile batzuen artean esperientziak trukatzeko topaguneak dira.

Prestakuntza-saioak

Gure prestakuntza-saioak Bizkaian bizi-luzetasunaren eta zaintzan inplikatutako eragileen trebakuntza hobetzera bideratuta daude, hala nola: administrazio publikoak, gizarte-zerbitzuen eta zaintza-zerbitzuen sistemako profesionalak eta bai, halaber, esparru akademikoko eta komunitarioko beste eragile batzuk ere.

Gure helburua da ezagutza hori praktikara eramatea, alegia: politika publikoen diseinu, inplementazio eta ebaluaziora eta esku-hartze profesionalera. Edukiak gure lan-ardatzen, zaintzaren, analisiaren, prospektibaren eta transferentziaren inguruan artikulatzen dira, eta ebidentziak, ikerketa-emaitzak eta esperientzia konparatuak jasotzen dituzte.

Prestakuntza-saioak