Agiritegiaren eta eraikinaren historia
Bizkaiko Agiritegi Historikoak, gainerako probintzietako agiritegi historikoek bezala, Justizia eta Instrukzio Publikoko eta Arte Ederretako Ministerioen 1931ko azaroaren 12ko dekretuan (Protokoloen agiritegi historikoen eta probintziako agiritegi historikoen araudi eta izendapenari buruzkoan) dauka abiapuntu legala. Horren bidez, Artxibozain, Bibliotekari eta Arkeologoen Kidegoaren zaintzapean jarri ziren ehun urteko notario-protokoloak, agiritegi historiko gisa berrantolatzeko. Dekretuak Protokoloen Agiritegi Historikoak sortu zituen Notarioen Elkargoak zituzten hiriburuetan, eta Probintziako Agiritegi Historikoak elkargorik ez zuten hiriburuetan.
Baina Errepublikaren eta gerra zibilaren garai nahasiek eta gudaren osteko urteetan zehar herrialdean bizi zen egoera sozial eta ekonomikoak atzeratu egin zuten Espainiako probintzia gehienetan agiritegi horien sorrera efektiboa. Bizkaiaren kasuan, 1942ra arte itxaron behar izan zen, orduan eratu baitzen. Hurrengo urtean jaso zen Balmasedako notario-barrutiari zegokion dokumentazioa, eta 1950ean jarraitu zen Bilboko notario-barrutikoarekin, zeina ordura arte baldintza prekarioetan gordeta baitzegoen. 1959ra arte luzatu zen Durangoko barrutiari zegokiona.
Hezkuntza Nazionaleko Ministerioaren 1947ko uztailaren 24ko Dekretuak, agiritegi eta biblioteken eta altxor historiko-dokumental eta bilbliografikoaren antolamenduari buruzkoak, are gehiago osatu zuen probintziako agiritegi historikoetako edukia; izan ere, xedatu zuen horietan gordeko zela, notario-agiriekin batera, Entzutegi eta Epaitegietako dokumentazio historikoa, bai eta Ogasunekoa eta probintziako beste sail ofizial batzuetakoa ere. Hala, dekretu hori nahiz geroagoko beste arau-xedapen batzuk aplikatuz, Hipoteken Kontularitzako, Jabetza Erregistroko eta Ogasun Ordezkaritzako funts historikoak sartu ziren.
Hainbat urte beranduago, 1969an, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren maiatzaren 8ko Dekretuak, Administrazio Zibilaren Agiritegi Orokorra sortzeari buruzkoak, 5. artikuluan zabaldu egin zuen probintzietako agiritegi historikoen izaera historikoa. Hala, bitarteko agiritegien funtzioak esleitu zizkien, Administrazio Zentral eta Instituzionalaren probintzia mailako zerbitzuek sortutako dokumentazioarekin ere lan egin zezaten.
Funtzio berri hori betez, aldizkako transferentzien bidez sartzen doaz Estatuko Administrazio Orokorrak probintzian emandako askotariko zerbitzuek sorrarazitako funtsak. Horiek, artean balio historikorik izan gabe ere, balio administratiboaren zati bat galdua zuten, eta kontsulta primarioak murrizten zirenez, eskualdatzea komeni zen.
Ondorioz, zentroak aldi berean gauzatzen ditu bitarteko artxibategiaren funtzioak (urtero 15 urte baino gehiagoko dokumentazioa jasotzen duelarik) eta artxibo historikoarenak (izaera historikoa duten dokumentuak gordez).
2011n, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuko Administrazio Orokorraren funtzio eta zerbitzuak hedatzeari buruzko ekainaren 24ko 897/2011 Errege Dekretuaren bidez Bizkaiko Artxibo Historikoaren kudeaketa, Arabakoarenarekin eta Gipuzkoakoarenarekin batera, Eusko Jaurlaritzari eskualdatu zitzaion. 2012an argitaratu zen hori aplikatu eta garatzeko administrazio biek sinatutako hitzarmena.
2018. urteaz geroztik Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen agiritegia da, ekainaren 12ko 87/2018 Dekretuaren bidez Eusko Jaurlaritzak egindako eskualdaketaren ondorioz.
1988an Henao kaleko gaur egungo egoitzara eraman zenera arte, Bizkaiko Agiritegi Historikoak ez zuen eraikin propiorik, eta behin-behineko hainbat kokapen kateatu zituen jarraian.
Urte horietan sortu ziren gainerako agiritegi historiko probintzialekin gertatzen zen bezala, lehenengo kokalekua izan zen Bizkaiko Diputazioko jauregiko sotoan gaitutako espazio bat; izan ere, araudiak xedatzen zuen probintzietako diputazioek eta probintziako hiriburuetako udalek lokalak eta bitartekoak eman behar zituztela artxibategiak ezarri eta funtzionarazteko.
Jarduera areagotu zenez eta higiezin osoa helburu propioetarako behar zuenez, Agiritegiak, estatu administrazioaren beste zerbitzu batzuekin batera, estatuaren jabetzako eraikin bat okupatu zuen. Ramón de la Sota ontzi-jabeari konfiskatu zitzaion, kausa nazionalarekiko gaitzusteagatik.
Hala, baldintza prekarioetan egon zen harik eta 80ko hamarkadan higiezina Sota familiari itzuli zitzaion arte. Familiak saldu zuenean berriz ere egoera prekarioan egon zen. Horrenbestez, estatuak izen horrekin eratu berri zen Bilboko Notarioen Elkargoarekin batera kudeaketak jarri zituen martxan agiritegiaren egoitza iraunkorra izango zen higiezin bat eskuratzeko. 1985ean eskuratu zuten Bilboko erdialdeko eraikin bat, La Gaceta del Norte egunkariaren egoitza izan zena egunkari hori desagertu zen arte.
Bilboko zabalguneko XX. mendearen hasierako eraikin tipikoa da. 50eko hamarkadan atzealdean sei solairuko eraikin bat gehitu zitzaion. Hor izaten zituzten egunkari baten erredakzioko berezko materialak eta makinak.
Lehenago aipatutako egoerek behartu zuten 1988an eraikin berrira lekualdatzera dokumentazioa eta langileak. Artean egokitu gabe zegoen eraikina, eta berriztatu eta egokitzeko lanak 1992ra arte luzatu ziren. Urte hartan ireki zen jendearentzat.
Eraikin apala bada ere, jendearentzako eta administrazioko zereginetarako espazio mugatua duena, atzealdeko eraikin osoa biltegi gisa erabiltzen da. Hala, dokumentazioa behar bezala kontserbatzeko beharrezko baldintza guztiak ditu. Agiritegiak erreprodukzio (mikrofilma) eta lehengoratze zerbitzuak ditu.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.