TOPAKETAK BIZKAIAREKIN

Kaixo,

Aurreko agintaldian, konpromisoa hartu nuen bizkaitarrekin are Bizkaia hobeago bat lortzeko martxan jarri nahi genituen proiektu nagusien jarraipena egiteko. Horretarako, hamar udalerritan topaketak egin genituen, 650 pertsona bertaratu ziren eta 1.500 ekarpen eta proposamen jaso genituen.

Pandemiak eragindako legealdi honetan, topaketa horiek egiteko aukera atzeratu behar izan dugu, guztiontzako normalizazio eta segurtasun baldintzak betetzen zirela bermatzeko. Heldu da unea.

Izan ere, denboraldi zail honetan zehar Bizkaiak eta Aldundi honek ez dute atsedenik izan. Alderantziz. Hori dela eta, 2015. urtetik egiten ari garen bezalaxe, uste dugu ezinbestekoa dela kontatzen jarraitzea nola gauden, zer egiten ari garen eta hori nola egiten ari garen; ondo joan denaren berri ematea eta hain ondo ez doanaren aurrean erantzutea.

2022ko urritik 2023ko urtarrilera arte, lurraldean zehar ibiliko gara eta zortzi topaketa egingo ditugu. Horietan, egindakoaren berri emango dugu, eguneroko kudeaketaren berri, eta baita Bizkairako etorkizuneko planteamenduen eta proiektuen berri ere. Hitz egin eta, batez ere, entzun egingo ditugu bizkaitarren kezkak eta lehentasunak. Gaurkoak, noski, baina etorkizunari buruz dituztenak ere. Laburbilduz, elkarrekin ikasiko dugu eta, oroz gain, ezagutu egingo gara, hainbeste mugaren ostean.

Balantzea egiteko unea da, mahai gainean jartzeko denbora honetan zehar lortu duguna eta oraindik ere elkarrekin egiteko geratzen zaiguna.

Webgune honen bidez, aurreikusitako topaketak, Bizkaia Egiten Agintaldiko Planaren datuak eta horiek betetzen diren ezagutuko duzu.

Laster arte.

HONEN INGURUAN HITZ EGINGO DUGU

  1. 1

    Bizkaiko irudia gaur egun, zein egoeratan gaude?

  2. 2

    Aldundiko eguneroko kudeaketa eta Bizkaia Egiten agintaldiko ardatzak.

  3. 3

    Bizkaiko eskualde eta udalerrietako egoera eta xehetasunak.

  4. 4

    Bizkaiko proiektu estrategikoak.

Noiz, non eta nola izango dira topaketak

  • NOIZ

    2022ko ekaina eta abendua bitartean.

  • NON

    Bizkaiko zortzi udalerri eta eskualdetan.

  • Bizkaiko biztanleen isla

    Topaketa bakoitzean 50 pertsona elkartuko dira eta horiek ordezkatuko dituzte eskualde eta udalerri bakoitzean eragina duen geografia eremuaren errealitate soziodemografikoaren osaera.

  • 2022/10/06

    Gernika

  • 2022/10/20

    Markina

  • 2022/11/03

    Basauri

  • 2022/11/17

    Durango

  • 2022/11/24

    Zalla

  • 2022/12/01

    Getxo

  • 2022/12/15

    Barakaldo

  • 2023/01/19

    Bilbao

2016 ETA 2017AN......

10

EGINDAKO TOPAKETAK

650

PERTSONEK HARTU ZUTEN PARTE

1.700

ZUZENEKO DATUAK

97

BALORATUTAKO PROIEKTUAK

1.562

JASOTAKO EKARPENAK

246

UNAI REMENTERIARENTZAKO IDATZIAK

2018AN...

19.556

PARTE-HARTZAILEAK

30.000

KONTSULTAK

65

UDALERRIAK

805

KOLEKTIBOAK ETA ELKARTEAK

2.300

PROPOSAMENAK

14

EZTABAIDA-TAILER TEMATIKOAK

2019AN...

4

EGINDAKO TOPAKETAK

4

UDALERRIAK

400

PERTSONEK HARTU ZUTEN PARTE

38

Lan-mahaiak