Eraikina

 
 
 

GELTOKIKO ERAIKINA: HISTORIA ETA BIRGAIKUNTZA.

Eraikin hau, Bilboko Ingurumen Plan Bereziaren babesa jaso duena eta 1895. urtean inauguratu zena, hiribildua Asuako haraneko nekazaritza-aldearekin lotzeko erabili zen. Bitxia da, baina 1920. urtera arte hilotzak Derion eraiki zen Bilboko hilerri berrira eroateko baliatu zuten, halako moldez non "hilen trenbide" bilakatu baitzen.

XX. mendean eraikina zabaldu egin zuten, geroz eta erabiltzaile gehiago baitzebiltzan; 1969. urtean, berriz, eten egin zen bidaiariak garraiatzeko jardunari dagokion zerbitzugintza.

1986. urtean berriro inauguratu zelarik, geltokia jardunean egon zen 1994. urtera arte; urte horretan, metroko obrak zirela eta, terminala San Nikolas plazara eroan zen.

 

Azkenik, BFAk protagonismo berria mean nahi izan dio eraikin enblematiko honi; horrenbestez, birgaitu eta zabaldu egin du, Bizkaian aurkitzen diren arkeologi gaiak gordailatzeko zentroa eta Arkeologi Museoa izan dadin.

Horretarako, eraikin berria altxatu da antzinako nasak zeuden tokian. Eraikin hori material berriez altxatu da, jatorrizko eraikinaren bereizgarri.

 

Geltoki zaharra berreraikitzearen prozesua.

 

Obraren argazkiak

Eraikin berriaren argazkiak