Aurkezpena

Arkeologi Museoaren logotipoa

Arkeologi Museoa Bizkaiko arkeologia kudeatzeari dagokionez funtsezkoak diren hiru helburu betetze aldera zabaldu zen.

Zabalkundea:
Lurraldearen historiaren ezagutza zabaltzea, iragana eta egungo gizartea elkarrekin lotuz eta gizartearen etorkizunerako proiekzioa bultzatuz.
Ikerketa:
Arkeologiaren arloko ikerketa sustatzea, zerbitzu eta azpiegitura egokiak sortuz.
Zaharberritzea eta kontserbazioa:
Arkeologi gaien gordailatzea, kontserbazioa eta zaharberritzea bermatzea.

Helburu horiek betetzeko, gune bereziak sortu dira Museoan:

Zabalkundea:
Lurraldearen historiaren ezagutza zabaltzea, iragana eta egungo gizartea elkarrekin lotuz eta gizartearen etorkizunerako proiekzioa bultzatuz.
Ikerketa:
Arkeologiaren arloko ikerketa sustatzea, zerbitzu eta azpiegitura egokiak sortuz.
Zaharberritzea eta kontserbazioa:
Arkeologi gaien gordailatzea, kontserbazioa eta zaharberritzea bermatzea.

Helburu horiek betetzeko, gune bereziak sortu dira Museoan:

Erakusketa-gunea
Erakusketa-guneak bi solairu ditu. Solairu horietan Bizkaiko historia erakusten da, lurralde honetako biztanleek historiaurretik orain dela denbora gutxira arte utzi dituzten aztarnen bidez.
Arkeologia gela
Arkeologia gelan, hau da, Museoaren gune didaktikoan, besteak beste, prestakuntza lantzeko tailerrak eskaintzen dira; gune horretan, esperimentazioaren bidez, gure arbasoengandik jaso dugun Kultur Ondarea interpretatzeko gakoak ematen dira.
Laborategiak eta ikerketa-gelak
Laborategiak eta ikerketa-gelak ikertzaileek erabil ditzaten xedatu dira, eta bereziki, lurraldean landa-lanak burutzen dituzten arkeologi taldeen eskaria asetzeko; laborategi eta ikerketa-gela horien helburua ondokoa da: Museoa ikertzaileentzako kontsulta eta aholkularitzarako bilgune bilakaraztea. Era berean, zientziaren alorreko bilerak, jardunaldiak, kongresuak eta hitzaldiak ere bultzatuko dira.
Gordailuak eta arkeologi gaiak kontserbatzeko gunea
Arkeologi gaiak -eta gaiok aurkitu diren aztarnategiekin eta jatorrizko geruzekin lotzen dituzten agiriak- gordailatu eta kontserbatzeko gunearen helburua, hasiera-hasieratik, Bizkaiko oroimen historikoa biltzeko beste agiritegi bat sortzea izan da, bai eta material horiek guztiak zenbait belaunalditan kontserbatzea bermatzea ere. Gune horretan hiru biltegi zabal eta Hiru biltegi zabal eta kontserbazioko laborategi bat ditu bat daude.