BIZKAIKO NAP SAREA

2017az geroztik, Bizkaiko Foru Aldundia doitasun handiko nibelazio-lanak egiten ari da. Ibilbide horien nibelazio geometrikoaren bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoak azpiegitura geodesiko bat ezarri eta mantendu nahi du IGNren, REDNAP proiektua dentsifikatzeko eta, aldi berean, Europako erreferentziazko marko bertikalekin (EUVN) lotzeko. Bizkaiko Lurralde Historikoan BFA/DFB egiten ari den ibilbide berriak bat datoz IGNren REDNAPen zehaztapen eta kalitateekin.

Bizkaiko Lurralde Historikoak, beraz, nibelazio seinale-sare heterogéneoa du: IGNren iltzeak, BFAren iltze berriak eta (indarrean ez dauden marko altimetrikoetan) NAP dentsifikazio-kanpainetan berriz behatzen ari diren Eusko Jaurlaritzaren iltzeak.

Horregatik guztiagatik, gomendatzen da alde batetik arreta handiz ibiltzea erreferentzia altimetriko gisa erabili beharreko seinaleekin, eta bestetik NAPen oinarritutako edozein lan altimetriko egin aurretik , erabili nahi diren seinaleak BFAko langileekin kontsultatzea. Indarrean ez dauden marko altimetrikoetan erreferentziatutako kartografiak bait daude eta kartografia horietan oinarritutako proiektu asko; beraz, marko modernoekin nolabaiteko homogeneotasuna behar bada, komeni da altitudeen jatorria baliozkotzea.

NIBELAZIO SAREAK

Bizkaiko NAP Sareko ikurrak sakatuta, PDFra sartuko gara.