KULTURA ETA SORMEN EKOSISTEMA

EKIMEN HONI BURUZ

Bizkaiko Foru Aldundian, sektoreak dituen zailtasunez jabetuta, sustapen- eta indartze-politika berrien definizioa hobetzen jarraitu nahi dugu, inor atzean utzi gabe, protagonistek emandako ezagutza erreal eta eguneratu batetik abiatuta.

Hori dela eta, kultura-sistema mapatzeko prozesua gauzatzen ari gara Kultursistemarekin. Tresna horren helburua da, batetik, lehen eskuko informazioa lortzea, eta, bestetik, eragile bakoitza ahalduntzea, bere buruaz hausnartzea eta aukera berriak bilatzea.

Ekimen honek arrakasta izan dezan, funtsezkoa da ahalik eta kultura-eragile gehienen parte-hartze aktiboa eta hausnarketa.

Horregatik, kultura-ondareko, arteetako, sormen-lanbideetako, KSIetako eta haiei laguntza ematen dieten industrietako erakunde eta pertsona guztiak gonbidatzen ditugu beren burua automapeatzera eta ekosistema digitalean ikusgai bihurtzea.

BIZKAIKO KULTURA ETA SORMEN EKOSISTEMA

Mapa ikusi ahal izateko, hirugarrenen cookie-ak onartu behar dituzu eta orrialdea berriz kargatu.

PARTE HARTU KULTURSISTEMAN

Erregistratu zaitez doan eta mapea zaitez banakako eragile, antolakunde, kolektibo, erakunde... gisa

NIRE PROIEKTUA ERREGISTRATU