BIZKAIKO TOKIKO HONDAKINEN PREBENTZIO ETA KUDEAKETARAKO 2030EKO PLAN INTEGRALAREN HASIERAKO BERTSIOA

Bizkaiko Foru Aldundia tokiko hondakinen sorrera murrizteko eta horien kudeaketa hobetzeko plan bat prestatzen ari da. Sortzen ditugun hondakinen kudeaketa ona egiteak Bizkaia lurralde iraunkorra izaten laguntzen digu.

Planaren hasierako bertsioa

Plan honen hasierako bertsioak prebentzio-neurri batzuk ezartzen ditu, tokiko eskumeneko hondakinen sorrerak ingurumenean duen eragina saihesteko.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak Hasierako Plan hau eta bere Ingurumen Azterlan Estrategikoa jendaurrean jarriko ditu, 45 eguneko epean.

Jarraian, dokumentu hauek kontsulta ditzakezu:

  • Bizkaiko toki-eskumeneko hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko 2030 Plan Integralaren hasierako bertsioa
  • Ingurumen-azterketa estrategikoa
  • Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuaren 7379/2022 foru agindua, aurreko dokumentuak jendaurrean jartzen dituena.

Partaidetza prozesuaren dokumentazioa