Herritarren arretari buruzko jardunaldiak

Bizkaiko Foru Aldundiak herritarrei arreta emateari buruzko bi lan-jardunaldi antolatu ditu. Lansaioak azaroaren 19an eta 20an egingo ditugu, Durangon eta Bilbon, hurrenez hurren, eta atsegin handiz gonbidatzen zaitugu.

Lehen jardunaldia Durangon egingo da, duela hamar urte ireki zen Bizkaiko Foru Aldundiaren Gertu herritarrei arreta emateko eskualdeko lehen bulegoaren egoitzan. Topaketa hau, batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoko herritarrei arreta emateko zerbitzuetako arduradunei eta profesionalei zuzenduta dago, elkartrukerako eta ikaskuntzarako hurbileko espazioa ahalbidetzeko helburuarekin.

Bigarren saioa, berriz, Bilbon izango da, goizez eta arratsaldez, ikuspegi zabalagoa izango du eta hitzaldiak eta mahai-inguruak uztartuko ditu. Bizkaiko profesionalentzat ez ezik, Euskadi eta Estatu osoko profesionalentzat ere zabalik dago.

Jardunaldi hauek administrazio publikoetan herritarrei arreta emateko ditugun erronka eta aukera nagusien inguruan hausnarketa kolektiborako, esperientziak trukatzeko eta ideiak elkarrekin eraikitzeko gune aberasgarria izan nahi dute.

Herritaren arreta jardunaldiak - Jornadas de atención ciudadana