Sar zaitez Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen datuetara GeoBizkaiaren bisorearen bidez

Bizkaiko gizarte-zerbitzuei buruzko informazioa, dagoeneko Bizkaiko Foru Aldundiaren web-orrian eskuragarri dagoena, orain GeoBizkaia bisorearen bitartez ere bai.

Bisore honek aukera ematen du Bizkaiko Lurraldeko erakundeak, zentroak eta gizarte-zerbitzuak modu interaktiboan kontsultatzeko.

Kokalekuaz gainera, beste informazio garrantzitsu bat ere aurkituko duzu, hala nola harremanetarako datuak (telefonoa eta helbide elektronikoa), zentro mota eta zerbitzua ematen zaien biztanleen profila. 

Informazioa etengabe eguneratzen da, eta Open Data Bizkaian ere badago deskargatzeko moduan.