2026-2028ko Arreta Goiztiarreko zerbitzua ituntzeko eskaerak egiteko epea ireki da

  • Noiz

    2026/09/14(e)tik 2028/09/30(e)ra

Bizkaiko Foru Aldundiak 2026-2026 aldirako Arreta Goiztiarreko zerbitzua ituntzeko deialdia onartu du.

Deialdiaren xedea:

Arreta goiztiarreko zerbitzu publikoaren prestazio terapeutikoa ituntzea, Arreta Goiztiarreko Esku-hartze Taldeen bidez.

Indarraldia:

2 urte, 2026ko urriaren 1etik aurrera (beste horrenbeste luza daiteke).

Norentzat:

Haurren garapeneko eta arreta goiztiarreko zentroak, Bizkaian baimendutakoak.

Entitateek bete beharrekoak:

  • Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea.
  • Egunean egotea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordaintzeari dagokionez.
  • Ez egotea sartuta emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 27. artikuluan ezarritako debekuan.
  • Azken lau urteetan zehapenik ezarrita ez izatea, ebazpen irmo bidez, arlo hauetan arau-hauste larri edo oso larriak egiteagatik: lan-harremanak, enplegua, aldi baterako enpresak erabiltzen dituzten enpresak, gizarte segurantza, emigrazioa.
  • Ez egotea sartuta Administrazio Publikoarekin kontratatzeko debeku-, ezintasun- edo bateraezintasun-arrazoietako batean ere.
  • Zentroaren edo zentroen titulartasuna edukitzea, baita hura erabiltzeko eta gozatzeko eskubide erreala ere; nolanahi ere, ezin izango da itunaren indarraldia baino txikiagoa izan. Ikastetxearen titularra lokal edo eraikinaren jabea ez bada, kontzertu honetarako jabearen baimena izan beharko du.
  • Indarrean izatea erantzukizun zibileko asegurua.

Eskaerak egiteko epea:

2026/09/14-2028/09/30

Non eskatu:

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa

Xehetasunak: 2026-2028ko Arreta Goiztiarreko zerbitzua ituntzeko eskaerak egiteko epea ireki da

Informazioa

Argibide gehiago

Deialdiaren oinarriak
  • Noiz

    2026/09/14(e)tik 2028/09/30(e)ra