Landa-Guneen Inbentarioa

BIZKAIKO LANDA-GUNEEN INBENTARIOA

Bizkaiko Landa-guneen Inbentarioa Aldundiaren 2016ko otsailaren 9ko Erabakiaren bidez onartu zen behin betiko, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 29.7 artikuluan ezarritako legezko aginduaren ondorioa da. Izan ere, artikulu horrek ezartzen du foru-aldundiek beren lurralde historikoetan dauden landa-guneen inbentarioak edo zerrendak egingo dituztela. Indarreko legeriak landa-gunetzat hartzeko ezarritako lege-baldintzak betetzen dituzten kokaguneak jasotzen ditu inbentarioak. Hauek dira baldintza horiek: Batetik, 2/2006 Legearen 29.1 artikuluak dioenaren arabera, «landa-gunea hau izango da: 6tik 25era arteko baserri-multzoa, izaera ematen dion eremu publiko baten inguruan bildua», eta, bestetik, 105/2008 Dekretuaren 9.1 artikuluan ezarritako baserriaren definizioa.

Hasierako onespena emateko foru erabakia.

Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden Landa-guneen Inbentarioaren hasierako onespena.

Behin betiko onespena emateko foru erabakia.

INBENTARIOA

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.