Espezializazio-gelak

Xedea

Goi-mailako edo lanbide-prestakuntzako gazte tituludunen enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea, ondoren Bizkaiko enpresetan sartzeko prestakuntza eta gaikuntza tekniko espezializatua eskainiko dien espezializazio-gela, master, ikastaro eta atzerriko praktiketan hobekuntza profesionalaren bidez.

Espezializazio gelak

Unibertsitatearekin batera lankidetzan aritzea, unibertsitatearen beraren barruan espezializazio gelei eusteko, I+G+b-ko trebakuntza-jarduerak sustatzeko asmoz.

Makineria - tresneria gela

Makineria eta tresneriako diseinu, kontrol eta erabilerako prestakuntza, besteak beste 10 orduko dedikazioko mintegi bat eta sektoreko enpresekin batera egindako praktikak Gelan EHU/UPVren beraren agiria emango da, makineria-tresneriako espezialista-graduari lotutakoa, hain zuzen ere.

Espazio gela

Zientzia eta Espazioko Teknologiako profesionalen prestakuntza, Zientzia, Espazioko Teknologia eta Espazioko Behaketa Master ofizialaren bidez eta espazioarekin zerikusia duten gai guztietako ikerketa zientifikoa, aplikatua eta teknologikoa sustatuz.

Aeronautikako gela

Aireontzien propultsioko egituretan, aeronautikako diseinuaren eta euskarri informatikakoen arloetako ikerketa eta garapeneko proiektuetako teknologia aurreratuenetako profesionalen prestakuntza.  Gelan EHU/UPVren beraren agiria emango da, aeronautikako teknologietako areagotze-graduari lotutakoa, hain zuzen ere.

Hobekuntzako ikastaroak

Masterrak

Unibertsitateetako lankidetza-hitzarmenen bidez, besteak beste, arlo hauetakoak: enpresa-zuzendaritza eta enpresa-administrazioa, giza-baliabideak, marketina, nazioartekotzea.

Leonardo Da Vinci eta Erasmus programak

Europar Batasuneko Leonardo da Vinci Programa eta Erasmus Programa  ikasketa iraunkorreko programetan parte hartzea. Programa horiek lanbide-heziketako eta unibertsitateko ikasketak amaitu dituzten gazteei zuzenduta daude, nazioartekotze-dimentsioak garatu eta eskura ditzaten eta, aldi berean, hizkuntzetako ezagutzak eta Europar Batasuneko herrialdeetako kulturetako prestakuntza lor ditzaten.

Atzerriko praktikak

  • Sektoreko klusterrekiko lankidetzako hitzarmenen bidez, nazioartekotzearen arloko enpresetako prestakuntza eta esperientzia bultzatzeko.
  • Nazioartekotzearen arloko jatorriko prestakuntza eta ondoren Bizkaiko enpresen atzerriko lantegietan praktikak egitea.
  • Lizentziatura lortu berri duten eta Bizkaiko enpresa eragileen lantegietan 9 hilabetez egoteko aukera duten pertsonak.

Onuradunak

  • Lanbide-hezkuntzako edo unibertsitateko azken ikasturteko ikasle gazteak.
  • Unibertsitate-ikasketak amaitu dituzten gazteak.

Dokumentazioa

Laburpena (158 KB)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskarga egiteko.