Gazteen Hobekuntza profesionala: 1. arloa nazioarteko formakuntza

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Graduatu ondoko gazteen bikaintasuneko trebakuntzarako laguntza ematea, ospe handiko atzerriko nazioarteko zentroetan hobekuntza profesionaleko ikastaro presentzialak egin ditzaten, gazte horien prestakuntza akademikoa osatzeko eta Bizkaiko enpresa, unibertsitate edo ikerketa-zentroetan sartzeko dituzten aukerak hobetzeko.

Ikasketa hauek atzerriko nazioarteko unibertsitate edo zentro batean, edo Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate batekin batera burutu ahalko dira, azkenengo kasuan, ikastaroaren %50a gutxienez atzerrian egiten bada. Hobekuntza profesionaleko ikastaroak gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango dute, eta eskabidea aurkezten den egunetik 2026ko abenduaren 1era bitartean hasi beharko dira.

Diruz lagundu daitezken gastuak honako hauek dira:  matrikula eta hala badagokio bestelako tasak, onuradunak atzerriko unibertsitateari zuzenean ordaindutakoak, material didaktiko espezializatua (tresna elektronikoak izan ezik), jatorrizko hiritik helmugako hirirako joan-etorriko bidai bat, istripuetarako, ospitaleratzeetarako eta laguntza medikorako aseguru medikoaren poliza, ikasketengatiko bidaia- eta ostatu-gastuak helburuko prestakuntza-zentroak jarduera osagarriak egin behar direla justifikatzen badu, eta helmugako hiriko ostatua.

Gehieneko zenbatekoa: 8.000 euro.

NORENTZAT?

2023/2024, 2024/2025 ikasturteetan graduatutako pertsonentzat edo 2025/2026 ikasturtean graduatuko direnentzat, Bizkaian jaio edo gutxienez 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuta daudenentzat, eskabideak aurkezteko epea hasten den egunean 30 urte baino gutxiago dituztenak, ikasketen azken emaitzan oso ongi (7) edo emaitza altuagoa lortu, edo Bizkaia Talentia programan parte hartu duten pertsonentzat.

ESKABIDEAK

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko uztailaren 1eko 9etatik, 2026eko irailaren 11ko 13:30ra.
  • Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko beharko dira. Horretarako, indarrean dagoen araudiaren arabera onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako edozein bide erabili ahal izango da. B@kQ ziurtagiri elektronikoa Ekonomia Sustatzeko Sailaren egoitzan eskuratu ahal izango da, Bilboko Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakian.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentu batzuk

Diru-laguntzetarako bankuko helbideratzeko agiria Hartzekodun-fitxa (145 KB).

Erantzukizunpeko adierazpena (114 KB).

Justifikazio memoria (169 KB)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.