6. Fasea. Komunikazioa

Seigarren fase hori emaitzen komunikazioa egin eta interes taldeei kontuak emateari buruzkoa da. Etapa honen izenetik bertatik ulertzen da helburu bikoitza dagoela bertan:

  • Batetik, enpresaren lorpenak jakinaraztea EGEren aldeko apustua egitean espero zitezkeen mozkinen aprobetxamendu egokiaren alorrean. Izan ere, horiek enpresaren ukiezinei balioa ematearen barruan kokatzen dira.
  • Interes taldeen aurrean enpresaren jardunaren eta interes talde horien igurikimenak entzun diren moduaren eta eman zaizkien erantzunen erantzule izan.

Bi xedeen lorpena baliabide berdinetatik abiatuz lortzen saiatzen da: interes taldeekin komunikazioa izateko ekimenak. Enpresak lehiakortasun iraunkorrerantz egiteko egoera jakinaraz dezake prozesuaren edozein unetan.

Aukerak anitzak dira. Edonola ere, funtsezkoa da zer informazio jakinaraziko den eta nori jakinaraziko zaion zehaztea. Informazio honen hartzaile diren pertsona eta erakundeak, normalean, bat etortzen dira garrantzi handieneko interes taldeekin, hau da, enpresaren jarduerek zuzenean eragindako taldeekin.

Xertatu:adiren Babes Baliabideen barruan, interes taldeekiko komunikaziorako orientabidea izeneko agiria kokatzen da. Haren xedea enpresari laguntzea da komunikazio esfortzuak zehazten eta kontuak ematen islatu berri diren gidalerroen arabera.

Erantsiak

Iraunkortasun memoria lantzea erabakitzen duten enpresentzako, xertatu:adik 2006ko GRI gida, G3 bertsioan, erabiltzea gomendatzen du (zuzenean eskura daiteke Global Reporting Initiative-n web orrialdean: www.globalreporting.org). Izan ere, baliabide hori benetako nazioarteko estandarra bilakatu da memoria horiek lantzeari dagokionez eta, gainera, baliabidea gidatzen duten printzipioak erabat bateragarriak dira xertatu:adi antolatzeko erabilitako printzipio gidariekin.

Erantsiak

Iraunkortasun txostenak - GRI (113 KB)